GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Epeleko Konpostatze Planta

Epeleko Konpostatze Plantak urtean 10.000 tona bio-hondakin konpost bihurtzeko ahalmena izango du. Lapatxeko konpostatze plantarekin batera gaur egun Gipuzkoan sortzen den bio-hondakin gehiena tratatzeko aukera emango du. 10.000 tona organiko hauekin urtean 5.500 tona inguru konpost lortuko da.

Horrez gain azpiegitura nagusi hauei zerbitzu emango dieten beste gune batzuk ere egingo dira: bio-hondakina eta material egituratzailea deskargatzeko gunea, biofiltroa, baskula, kamioen garbiketa gunea eta langileen aldagelak.

Eraikin honek ez du izango ur-sareko hornikuntzarik. Ingurumenarekin ahalik eta jasangarriena izateko helburuz, euri urak aprobetxatuko ditu bere funtzionamendurako.

Prozesua:

Prozesua honako hau izango da:

  1. Lehenik, bio-hondakina eta material egituratzailea deskargatuko dira. Material egituratzailea inausketa hondarraz, adarrez, hostoaz eta antzeko material lehorraz osatua dago.
  2. Bi lehengai hauek modu egokian nahastu eta homogeneizatu behar dira, makineri aproposa erabiliz.
  3. Nahastutako material hori konpostatzeko 8 tunel egongo dira. Tunel hauetan bio-oxidazioa 4 astetan egingo da eta, tenperaturak 70ºC-tik pasa ez daitezen, aireztatze eta ureztapen sistema egokiak jarriko dira. Fase honen amaieran patogenorik gabeko konpost higienizatua lortuko da.
  4. Bio-oxidazioa egin ondoren, konpost freskoak heltze fasean jarraituko du beste 6 astez. Konposta ilara luzetan jarriko da, ontze prozesuari laguntzeko eta behar adina aldiz irauliko da.
  5. Azkenik, konposta galbahetuko da tamaina handiko elementuak kendu, produktua findu eta merkaturatzeko prest uzteko.