GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Estatutuak

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren hasierako estatutuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2007ko maiatzaren 17an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debagoiena, Debabarrena, San Marko, Sasieta, Urola-erdia, Urola-kosta eta Tolosaldeako mankomunitateen artean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eratzeko lankidetza-hitzarmena onartu ostean.

Gipuzkoako hiri-hondakinak kudeatzeko entitate berriak Kontsortzioaren izaera juridikoa hartu zuen, berezko izaera juridikoa eta bere helburuak betetzeko jarduteko ahalmena izanik. Hala, ahal hauek ditu bere funtzioak betetzeko:

  • Berezko arauak ezarri eta bere kabuz antolatzeko ahala.
  • Finantzako eta zergetako ahala, indarreko legeriak ezarritako baldintzak betez.
  • Programazioak edo plangintzak egiteko ahala, azpiegiturak lekutzeko lurralde-proposamena barne, aurretiaz legokeen hirigintza-plangintzaren kalterik gabe. Bere ondareak bere kabuz ikertu, mugatu eta berreskuratzeko ahala.
  • Bere ondareak bere kabuz ikertu, mugatu eta berreskuratzeko ahala.
  • Bere egintzak zuzenbidearen araberakoak direla jotzen da eta bete beharrekoak dira.
  • Egintzak nahitaez betearazteko ahala, eta zehatzeko ahala.
  • Bere egintzak eta erabakiak bere kabuz berrikusteko ahala.
  • Bere ondare eta eskubideak enbargaezinak dira, legeetan ezartzen denaren arabera.

Kontsortzioaren funtzioei dagokienez, Kontsortzioan sartutako entitate bat baino gehiagori zerbitzua eman ahal izateko azpiegiturak sortu eta ustiatzeko jarduerak burutzea da helburu nagusia. Estatu hauen arabera, jarduera horren barnean sartzen dira esku-hartze hauek:

  • Energia berreskuratzeko ahalmena duen planta diseinatu, eraiki eta kudeatzea «hondar» izeneko frakziori so.
  • Gaika bildutako materia organiko biodegradagarrirako beharrezkoak diren konpost-plantak kokatu, diseinatu, eraiki eta ustiatzea.
  • Hiri-hondakinen transferentziagunak (TG) kokatu, diseinatu, eraiki edota kudeatzea.
  • Hiri hondakinen garraioa transferentzia estazioetatik tratamendu instalazioetaraino (balorizazio energetik eta konpostatzea) edo zabortegiraino.
  • Balorizazio prozesu edo konpostatzeagatik sortutako hondakin eta errefusen tratamendua (zepak eta errautsak).