GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

GHK-k Bioterra azokan parte hartuko du

GHK-k eremu propioa edukiko du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin partekatuko duen standean. Aurten produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Bioterra Azoka, ekainaren 2tik 4ra bitartean egongo da zabalik Irungo Ficoba erakustazokan.

Standak Gipuzkoako Konpostaren elaborazio prozesua azalduko du, bere erabilerak, onurak eta funtzioak zehaztuz. GHK-k ematen dituen zerbitzuak eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako dituen azpiegiturak zeintzuk diren zehaztuko du ere.