GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak hitzarmena sinatu du Erriberako Mankomunitatearekin hondakinen kudeaketaren arloan elkarlanean aritzeko

José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako (GHK) Presidente eta Ingurumeneko Diputatuak,Tutera bisitatu du gaur hondakinen kudeaketaren arloan lankidetza hitzarmena sinatzeko Erriberako Mankomunitatearen zerbitzu elkartearekin, Senrisa.

Hitzarmena sinatu dute José Ignacio Asensiok, GHK-ko Presidenteak, eta Tomás Aguadok, Senrisako Presidenteak. Hitzarmenaren helburua da esperientziak eta jardunbide onak trukatzea hondakinen kudeaketari dagokionez, eta bereziki, bi entitateek kudeatzen dituzten hiri-hondakinei dagokienez: ontziak, organikoa eta errefusa.

GHK-k eta Serinsak partekatuko dituzte garraioari eta kudeatzen dituzten hondakinen frakzioei buruzko informazioa. Halaber, elkarrekin ikertuko dituzte ekonomia zirkularraren gaiaren inguruko proiektuak eta ekimenak. Hitzarmena garatzeko lan talde bat eratuko da bi erakundetako teknikariek osatuta eta aldizka bilduko dira. Hitzarmenak izaera mugagabea du. GHK eta Erriberako Mankomunitatearen artean lankidetzarako lerro irekia ezartzen du, etorkizunean elkarrekin egin daitezkeen proiektuei begira, bizkortasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko.