GHK: Konpondu dira Epeleko konpostatze plantako hutsuneak
GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

Konpondu dira Epeleko konpostatze plantako hutsuneak

Asensio: "Erantzukizunak eskatuko ditugu, gipuzkoarrek ez baitute zertan ordaindu zenbait akats"

Epeleko plantan antzemandako hutsuneak, orain arte hura abian jartzea eta normal jardutea eragotzi dutenak, konponduta gelditu dira bi hilabeteko obren eta konponketa lanen ondoren.  Egin diren lanen artean, nabarmentzekoa da 450 m3-ko ur deposituaren eraikuntza, hasieran egindakoaren edukia (250 m3) ia bikoizten duena. Bi deposituak erabilgarri daude orain, aurreikusitako tratamendu premiak ziurtatzeko, hain zuzen ere 10.000 tona biohondakin urteko.

Zunda termiko eta hargailu guztiak ordeztu dira produkzioaren kontrol egokia egitea zailtzen zuen datuen transmisio galera konpontzeko, horrek eragin zuzena baitzeukan konpost sorten kalitatean. Aireztapeneko ertzak ere konpondu eta sendotu egin dira, hondatu egin baitziren ez zeudelako behar bezala sendotuta konpostaren produkzio prozesuak eskatzen dituen baldintza dinamiko, kimiko eta termikoak jasateko. Era berean, babes toldoak jarri dira euri asko egiten duenean lixibiaturik gerta ez dadin, eta horrela uraren aprobetxamendua hobetzen da. Azkenik, ateratzeko moduko iragazki bat instalatu da, lixibiatuen zirkuitua buxatzen zuten gantz-azido solidoen arazoa konpontzeko.

Epeleko planta bi urte luzez geldirik eduki duten hutsune horiek diseinuko eta eraikuntzako akatsetatik datoz. Jose Ignacio Asensio Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak gogorarazi du planta hori EH-Bilduko aurreko arduradunek inauguratu zutela, obra zibilaren % 39a eta instalazioen % 31 exekutatzeko zegoenean, eta beharrezkoak ziren probak egin gabe. Asensiok arduragabekeriatzat jo du jarduera hori, eta salatu du Bilduk demagogia egiten duela atez-ateko bilketa sistemarekin eta ez dela gauza konpostatze azpiegiturak beharrezkoak diren baldintzetan uzteko.  Era berean, adierazi du diseinuko eta obra zuzendaritzako akatsek milioi erdi euro inguruko gainkostua eragin dutela eta enpresa arduradunei erreklamatuko zaiela diru hori “ez baita bidezkoa gipuzkoarrek haien hutsegiteak ordaintzea”.

Hutsuneak konpondu ondoren, berriz abiaraziko da planta kudeatu eta ustiatzeko esleipen prozesua.