GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Lapatxeko Konpostatze Planta

Lapatxeko konpostatze-planta 2008ko ekainean ireki zen, Gipuzkoako udalerrietako etxeetan sortzen den materia organikoa eta elikagai-ekoizleek sortzen dituzten hondakin organikoak konpostatzeko. Lehenengo fase batean landare-jatorriko hondakin gordinekin bakarrik egiten zen konposta, baina aurrerago, kozinatutako hondakin organikoak onartzeko teknologia aplikatu zen.

Lapatxeko konpostatze-plantaren tratamendu-gaitasuna urteko 3.500 tonakoa da, eta Epele-Bergarako etorkizuneko plantarekin batera, Gipuzkoako udalerrietan sortzen den hondakin organiko guztia tratatzeko gai izango da.

Azpiegiturak

Ordutegia eta harremanetarako datuak:

Astelehenetik ostiralera:  8:00- 13:00 eta 15:00-17:30
Larunbatak:  8:00- 13:00
 Errezilgo errepidea, z/g - 20730 AZPEITIA
 Tel: 943 504950

Nola funtzionatzen du Lapatxeko konpostatze plantak?

Biohondakina plantara iristen denean, deskarga-eremuan pilatzen da, eta jarraian, poltsak irekitzeko poltsa batean kargatzen da. Momentu horretan, eskuz erretiratzen dira biodegradagarriak ez diren plastikozko poltsak eta hondakin organikoekin batera egon ohi diren bestelako material ezegokiak.

Material egituratzailea, gehienetan kimaketa-lanetako hondarrak, txikitu gabe jaso daiteke, eta hala jasotzen bada, baliabide mekanikoen bitartez txikitzen da.

Biohondakina material egituratzaile geruza baten gainean jartzen da, lixibiaturik eta usain txarrik sor ez dadin. Biohondakina eta material egituratzailea pala kargatzaile batekin nahasten dira, eta jarraian, mordoak edo balak osatzen dira, posizioaren eta sortze-dataren arabera identifikatzen direnak.

Lehen fase horretan, aldian behin, bala horiek biratu egin behar dira, nahasketa behar bezala aireztatu eta homogeneizatu dadin. Lehenengo hamabost egunetan gutxienez 5 aldiz biratzen dira balak, eta higienizazio-baldintzak egokiak direla bermatzeko, tenperatura 55 ºC-tik gorakoa dela bermatzen da. Epe horretan zehar, nahasketaren tenperatura eta hezetasuna egiaztatzen da aldian behin.

Oro har, fase termofilikoa amaitu ondoren, nahasketa zabalgunean kokatzen da, bertan, fase mesofiloaren barne, ontze-prozesua gara dadin.

Ontze-prozesua amaitu ondoren, fintze-prozesua aplikatzen zaio konpostari, konposta eta material egituratzailea bereizten dituen baheketa-sistema baten bitartez.

Konposta bahetu ondoren, gorde egiten da, eta haren analisi-kontrolak egiten dira (analisi fisiko-kimikoak eta bakteriologikoak), Ongarriei buruzko 824/2005 Errege Dekretuak (insk. zkia: F0001599/202) eta 3. kategoriako giza kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuetan aplikagarriak diren Osasun Arauak (139/2005 Dekretua, baimen zk: 4002/GIPCOMMAT3) xedatutakoa betez.