GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Legazpiko Ontziak Sailkatzeko Planta

Gipuzkoako ontzi arinak sailkatzeko bi planta ditu: bat Urnietan eta beste bat Legazpin. Urnietako plana San Marko mankomunitateak kudeatzen du zuzenean, eta San Marko zein Txingudiko ontziak tratatzen ditu; gainerako mankomunitateetan bildutako ontziak, berriz, Legazpiko plantara eramaten dira, GHK-k kudeatzen duen plantara, alegia.

Jardueraren xedea

Jardueraren xedea da kaleetan gaikako hondakin bilketan jasotzen diren ontzi arin eta bilgarriak sailkatzea, era horretan, material horiek, sailkatu eta plantara iristen den gainerako zatikitik bereizi ondoren, horretarako planta berezietan birziklatu daitezen.

Planta bakoitzean sailkatzen diren ontzi-motak bakoitzaren materialaren araberakoak, hauek dira:

  • Dentsitate Handiko Polietilenoa (DHP)
  • Dentsitate Apaleko Polietilenoa (DAP)
  • Polietileno-tereftalatoa (PET)
  • Plastiko nahastuak
  • Geruzatu konposatuak edo Brik
  • Burdin-metalak/altzairu arinak
  • Aluminioa

Kokapena eta ordutegia

Planta Legazpiko Industrialdean dago kokatuta, Urola kalea 8-An eta egun sei pabiloi betetzen ditu. Horietako hirutan ekoizpena eta sailkapen-jarduerak egiten dira, beste bi biltegiak dira, eta hirugarrenean kamioiak pisatzeko baskula bat dago, baita tresnak jasotzeko eremu bat eta beste erabileretarako eremu bat ere.

Materiala jaso eta birziklatzera ateratzeko ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera da, 07:00 eta 14:00 bitarte .

Mankomunitateek eta udalek; hots, material hori bidaltzen dutenek, ordutegi horretatik kanpo planta honen zerbitzuak beharko balituzte, GHKrekin harremanetan jar daitezke, ordutegi jakin batzuetan planta hori ireki, bertara materiala bidali eta erakunde kontsortzio-kideei zerbitzua emateko.

Ekoizpen-prozesuaren deskribapena

Gaur egun, Legazpin kokatutako ontzi arinak sailkatzeko plantak Gipuzkoako sei mankomunitateri ematen die zerbitzua (Sasieta, Debagoiena, Debabarrena, Urola Erdia, Urola Kosta eta Tolosaldeari), gutxi gorabehera 325.000 biztanleri, hots, Gipuzkoako populazioaren % 47ari.

Jarduera honen garapenean ez da ezer fabrikatzen ezta transformatzen. Ontzi arinak familiaka sailkatu eta paketatzen da, era horretan, hondakin horiek ECOEMBESek esleitutako birziklatze-plantetan modu bereizian birziklatu daitezen.

  1. Kamioien pisaketa eta plantara sartzea

    Kamioietatik materiala deskargatu baino lehen, baskulan pisatzen dira. Era horretan, bildutako ontzien pisua eta jatorria kontrolatzen da, datuak eta estatistikak behar bezala kontrolatzeko. Kamioi hori bilketa-sarekoa da (kaleko bilketa-sistemari dagokiona), eta pisaketaren ondoren, horri buruzko datuak biltzen dituen tiket bat ematen zaio, kamioi horrek bere udalari edo mankomunitateari eman diezaion.

  2. Materiala deskargatzea

    Ontzien bilketan jarduten duten kamioiek gutxi gorabehera 300 m²-ko harrera-azalera dute. Deskargatutako materialaren dentsitatea 50kg/m³ baino handiagoa izan daiteke, eta batez besteko altuera 2 metrokoa da. Beraz, bidaia bakoitzean, gehienez 30.000 kg ontzi har ditzake plantak.

  3. Materiala sailkapen-lerroetan kargatzea

    Pala kargatzaile egokitua duen orga elektrikoa erabiliz, lurrean deskargatutako materiala zulo batera bultzatzen da (sailkapen-lerroko toberara). Plantako karga-uhala dela-eta, materialak zamatzeko saioen artean gutxi gorabehera ordubete itxaron behar da.

  4. Ontziak hautatzeko prozesua

    Poltsa-irekitzailea

    Toberan kargatutako materialak jaso egiten da, eta poltsa-irekitzailearen gainean deskargatzen da. Makina horrek fotozelula batzuk ditu, arestian aipatutako uhalak gelditu eta martxan jartzeko; horri esker, irteeran ontzien fluxu etengabea lortzen da. Irekitzailearen azpiko aldetik ateratzen dira material solte gehiena eta poltsa irekiak.

    Poltsen bereizketa pneumatikoa

    Bestelako uhal garraiatzaile baten bitartez, irekitzailetik ateratzen den materiala bereizte-uhal batera pasatzen da. Bi uhalen arteko maldan airea bulkatzeko sistema bat dago, elementu arinenak (gehienetan DAP materialezko plastikozko poltsak), bereizi eta horiek zuzenean prentsa paketatzailera erortzeko.

    Eskuzko sailkapena

    Lortu nahi den ekoizpenaren arabera, bereizketa-eremua bi, hiru edo lau pertsonek lan egiteko dago prestatuta. Eskuz sailkatutako materiala zulo batera erortzen da automatikoki. Bertan material hauek sailkatzen dira:

    • DHP
    • PET
    • PLASTIKO NAHASTUAK

    Halaber, langileek bestelako material ezegokiak ere erretiratzen dituzte, besteak beste, papera, beira eta tamaina handiko hondakinak, eta bakoitza dagokion edukiontzira botatzen da.

    Bereizle magnetikoa

    Bereizle magnetikoak burdin-izaerako metalezko ontziak (batez ere latorrizko latak) automatikoki erretiratzen ditu. Ontzi horiek metal-trinkotzaile batean erortzen dira zuzenean, eta makina horiek 40 x 40 x 10 cm inguruko tamainako pakete bihurtzen ditu, eta jarraian, pakete horiek paletetan pilatzen dira.

    Foucault-en korronteen bidezko sailkapena

    Sistema hau ontziak sailkatzeko plantetan erabili ohi da, honako ontzi-motak sailkatzeko:

    • Tetra Brik ontziak
    • Aluminiozko latak
    • Aurreko sailkapenetan sailkatu gabeko ontziak
    • Plastiko nahastuak
    • Errefus-materiala

    Foucault-en korronteen bidezko bereizgailuak bi multzo nagusitan bereizten ditu material-mota hauek:

    1. Tetra Brik ontziak eta aluminiozko latak
    2. Aurreko sailkapenetan sailkatu gabeko ontziak, errefus-materiala eta plastiko nahastuak.

    Zuloetan sailkatutako materialak, DHP, PET, plastiko nahastuak eta Tetra Brik ontziak automatikoki deskargatzen dira uhalen bitartez, eta prentsa paketatzaile automatikora eramaten dira.

    Azpiegiturak
  5. Materialak irteerarako prestatzea

    Beirazko ontziak eta ontziak ez diren metal batzuk izan ezik, plantan sailkatutako bestelako materialak trinkotu egiten dira. Trinkotze hori beharrezkoa da gero material horiek maneiatu, biltegiratu eta garraiatzeko.

    Prentsatutako ontzi ezberdinak bi biltegiratze-pabiloietan gordetzen dira aldi batean. Pabiloi horiek, planta osoak bezala, suteak antzemateko sistema dute, bertan gordetzen den material sukoiengatik sor daitezkeen arriskuak ahalik eta gehien gutxitzeko. Suteen aurkako sistema horrek ate automatiko bat du, biltegiratze-eremua ekoizpen-eremutik isolatzeko, eta horrela, plantako eremu ezberdinak bereiziz eta isolatuz, suterik balego, hori planta osora ez zabaltzeko.

    Puntu honetara iristean, ECOEMBESek kamioi trailerrak bidaltzen ditu, material ezberdinak Espainia osoan kokatutako birziklapen-planta espezializatuetara bidaltzeko.