GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Transferentzi Estazioak

Bilketa-zerbitzuen kudeaketaren eta bideraketa-sarearen kudeaketaren artean, dauden erdi bideko instalazioak dira Transferentzia Estazioak, hots, hondakinak etxean biltzeko zerbitzuen eta hondakinak hondakindegira, birziklapen-azpiegituretara eta hondakinen tratamendurako zerbitzuen artean dagoena.

Gipuzkoan lau Transferentzi Estazio ditugu: San Marko, Txingudi, Elgoibar eta Akei.

Transferentzia Estazioak (TE) beharrezkoak dira, bilketa-puntuen eta isurpenaren edo tratamenduaren azken puntuen artean nahikoa distantzia badago, eta teknikoki zein ekonomikoki ezinezkoa bada hondakinak jasotzen dituzten ibilgailuek hondakinak puntu horietan uzteko joan-etorriak egitea. Orduan, bilketarako erdibideko puntu batzuk edukitzeko premia sortu zen, era horretan, horiek betetzean, zama handiagoak osatu eta garraio-gastuak murrizteko. Hau da, tona-kopuru garbiari dagokionez, joan-etorri bakar batean eta edukiera handiagoko baliabideak erabiliz, hondakinak biltzen dituzten hainbat kamioien zama adina garraiatzen da.

Transferentzia Estazio ezberdinak daude, adibidez, San Markokoa, edo Grabitate bidezko zama motakoak erdiatoiak erabiliz, esaterako, Debagoienakoa eta Debabarrenakoa.

Azpiegiturak

Bere garaian, San Markok egungo sistema aukeratu zuen, ez garraioari dagokionez onena zelako, baizik eta konpaktatze-sistemari esker, edukiontzi bakoitza azkarrago betetzen zelako. Kamioiak etengabe iristen zirenez, eta sistema hori denbora-epe laburrean muntatu behar izan zenez, gehiago baloratu zen zamaketa-abiadura garraioaren optimizazioa baino.

Hondakindegira egindako joan-etorri bakoitzean, San Markoko edukiontziek 19 tn garraiatzen dituzte batez beste; eta ongi zamatutako atoi mugikorra duen kamioi batek, berriz, 23 tn inguru garraiatzen ditu bidaia berean. Agerikoa da joan-etorri bakoitzeko aldea nabaria dela, eta horrek eragina duela garraioan, erregaian eta denboran. Ingurumen-iraunkortasunaren ikuspegitik, atoi mugikorrak erabiltzeak joan-etorri kopurua murrizten du, eta beraz, baita kutsadura eta CO2 isurpenak ere.

Bestelako transferentzia-estazioak daude, hondakinak biltzeko kamioietara egokitutakoak. Kamioi horiek beteta daudenean, kaxa lurrean utzi dezakete, eta jarraian kaxa huts bat kargatu, era horretan, lanean jarraitzeko.

Kaxa edo body truke horren eredua, Sistema Trukagarri izenez ere ezagutzen dena, Txingudin erabiltzen da gaur egun, eta Debabarrenan erabili izan zen. Sistema horrek zabalgune lau bat eskatzen du, bertan kaxa horiek pilatzeko. Halaber, nahikoa espazio eduki behar du kamioi biltzaileek karga eta deskarga-maniobrak egiteko; baina batez ere, transferentzia-estazio horiek beharrezko espazioa eduki behar dute bertara kaxak garraiatzen dituzten errepideko trenek maniobrak behar bezala eta lasaitasunez egin ahal izateko.

Ohiko garraio-enpresek erabiltzen duten sistema da errepideko trena, ez da hondakinen sektoreak erabiltzen soilik. Atoidun kamioi arruntari beste kaxa bat lotzen zaio; hots, joan-etorri bakoitzean bi kaxa garraiatzen dira.

Sistema hau ez da asko erabiltzen, mantenu-kostu handia duelako eta bodiek zama-edukiera apala dutelako. Kamioiaren gehienezko zamen eta taren arteko aldeak kalkulatuz, garraiatu beharreko hiri hondakinen kaxa edo body bakoitzaren batez besteko pisua 8,5 tona da. Hau da, errepide-trenak 17 tn garraiatu ditzake aldi berean. Hala ere, atoi mugikorrarekin garraiatu daitekeen tona-kopurutik urrun dago kopuru hori, azken horrek 23 tn garraiatzen baititu batez beste.

Ikuspegi praktikotik begiratuta, eta joan-etorriak ahalik eta gehien optimizatzeko, atoi mugikorra erabiltzen duen Transferentzia Estazioa da sistema egokiena eta errentagarriena.

Usainei dagokienez, ez da arazo gehiegirik sortzen, hondakinak etengabe sartu eta ateratzen direlako; hots, denbora gutxi pasatzen dute Transferentzia Estazioan, eta gainera espazio itxietan egoten dira, hau da, edukiontzietan.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak zuzenean kudeatzen ditu Akeiko eta Elgoibarreko Transferentzia Plantak. Gainerako Transferentzia Estazioetan, toberatik beheragoko hondakinen garraioaz arduratzen da Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa; hots, edukiontziak betetzen diren heinean, zabortegira eraman beharrekoak kudeatzen ditu (besteak beste, San Markokoa eta Txingudi-Arasoko body-trukea).