COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

2019 APIRILA 25

Gipuzkoak martxan jarri du Ingurumen Gunearen lehendabiziko azpiegitura

Gipuzkoako Ingurumen Gunearen Tratamendu Mekaniko-Biologikoko plantara (TMB) lehendabiziko kamioia iritsi da. Azpiegitura proba lanetan egongo da uztailean eraginkortasun osoz hasi bitartean.

José Ignacio Asensio: “TMBaren abiarazteak posible egingo du Gipuzkoako birziklatze tasak %60a gainditzea, Europako herrialderik aurreratuenen mailan”.

TMBak errefusean egon daitezkeen material birziklagarriak berreskuratuko ditu, hau da, sartzen den materialaren %8 eta %10 artean, hondakinen garraioak eragiten duen ingurumen kutsadura ekidingo du eta 890.000 euro aurreztuko ditu.

Hondakinen Kontsortzioak apirilaren 23an onetsi zuen Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lehenengo fasearen (GIG-1) parte den tratamendu mekaniko-biologikoko planta uste baino lehenago abian jartzea. Gaur TMBra iritsi da zaborraren lehendabiziko kamioia (errefusa frakzioarena) eta kamioaren hustuketari ekin diote azpiegiturak proba faseari hasiera eman ahal izateko. Proben epea uztailak 3ra arte luzatuko da, data honetan planta eraginkortasun osoz hasiko da lanean. Hiru hilabeteko aurrerapenari esker, Gipuzkoak 889.761 euro aurreztuko ditu, isurtzearen kostua saihestuz eta gure lurraldetik kanpo zaborra garraiatzeak eragiten duen ingurumen kutsadura ekidinez.

Hala, nabarmen murriztuko da zabortegietara eraman beharreko errefusa, eta, ondorioz, murriztu egingo da garraiatu beharrak dakarren ingurumen eragina; izan ere, hondakinak ez dira bestela tratatu behar izango eta ez da hondakinik eraman behar izango Bizkaiko zabortegietara eta tratamendu plantetara. Horri esker, 889.761 € aurreztuko dira. Gainera, errefusean geratzen diren material birziklagarriak berreskuratuko dira, sartzen den materialaren % 8 eta % 10 artean, zehazki; horrela, epe motzean, % 60ko birziklatze tasa gaindituko da, eta Europako herrialderik aurreratuenen mailan egongo gara.

TMBak 162.000 tonarentzako gaitasuna du eta erantzuna emango dio gipuzkoarrok urtean sortzen ditugun 135.000 tona errefusari batezbestean; nahastuta datozen material birziklagarriak berreskuratuko ditu, sartzen den materialaren % 8 eta % 10 artean (papera eta kartoia, plastikozko ontziak, burdin metalak eta burdinarik gabeko metalak); honi esker Gipuzkoaren birziklatze-tasa %60a baino handiagoa izango da, Europako herrialderik aurreratuenen mailan. Ondoren, hondakinak bio-lehorketarako plantara eramango dira, bertan bere pisua eta tamaina gutxituko dira eta balorizazio energetikoko plantaren ekoizpena eraginkorragoa izatea posible egingo du. Hondakinak pisuan %25 murriztea aurreikusten da fase honetan.

José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteak eta Ingurumeneko diputatuak nabarmendu du TMBaren abiarazteak mesede handia egingo diola ingurumenari, birziklatze tasa handituko dela eta ekonomikoki asko aurreztuko dela. GHK-ko presidenteak adierazi du ere Ingurumen Gunearen abiarazteari esker, Gipuzkoak azken belaunaldiko teknologiaz hornitutako abangoardiako zentroa izango duela, “gure hondakinen tratamendurako, kudeaketa gardenaren bitartez eta Hondakinen Kontsortzioaren kontrol publikoarekin”.

TMBaren abiarazteari esker, zabortegira eramaten den errefusa frakzioaren zenbatekoa nabarmen gutxituko da, garraioarekin (83.000 kilometroren garraioa) eta hondakinen tratamendu ezarekin zerikusia duten ingurumen kutsadura modu adierazgarrian murriztuz. Alderdi ekonomikoari dagokionez, 889.761 euroko aurrezpena lortuko da 2019. urtean.

Gipuzkoako Ingurumen Gunea osatzen duten gainerako azpiegituren obrak hasierako egutegia jarraituz ari dira egiten. Proiektuan zehaztutako epeak betez gero, 2019ko urrian hasiko dira funtzionatzen, dagokion proba aldiaren ondoren. Instalazio guztiak abian jarri eta gero, guneak urtean 160.000 MWh sortuko dituela aurreikusten da; kopuru hori aski izango litzateke 45.000 etxebizitza eta 130.000 lagun argindarrez hornitzeko.

Ingurumen Gunea 2019ko udazkenean abian jarritakoan, Gipuzkoak bere hondakinak era autonomoan kudeatzeko beharrezko azpiegiturak izango ditu beste lurraldeen mende egon gabe. Sistema berriak hondakinen kudeaketa integrala ahalbidetuko du, zabortegien beharrik gabe eta zero isuri gabe.