GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Mankomunitateentzako Zerbitzuak

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak  GHK merkataritza sozietatearen bidez mankomunitateei emandako zerbitzuen artean sartzen dira honakoak:

  • Hondakinak kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegitura guztiak diseinatu, eraiki eta kudeatzea.
  • Hiri-hondakinak transferentziaguneetatik (TG) hodi-bukaerako tratamendu plantetara garraiatzea.
  • Hondakinak eta errefuxak tratatzea azken jomugara eraman aurretik.
  • Prebentziorako eta herritarren kontzientziaziorako kanpainak planifikatu eta gauzatzea.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa administrazio-erakunde gisa eratzen da, mankomunitatean sartutako entitateek hiri-hondakinak kudeatzeko dituzten beharrizanei hobeto erantzute aldera. Entitate horien helburuak “Gipuzkoako hiri-hondakinak etorkizunean nola kudeatu zehazteko lankidetza-hitzarmenean” jasotzen dira. Honatx hitzarmen horretako puntu nabarmenenak:

  • Hiri hondakinen kudeaketari dagokionez, herritarrentzat kalitatezko eta kostu baxuko zerbitzu bat (ahalik eta homogeneoena) eman ahal izatea lurralde historiko guztian. Hori guztiori ingurumena babesteko gehienezko mailak errespetatuz, hau da, indarreko legeria eta garapen iraunkorrerako printzipioak betez.
  • Erantzukizunaren eta iraunkortasunaren printzipioak betez, herritar guztientzat asebetegarria izango den sistema bat eraikitzea epe labur, ertain eta luzera so”.
  • Hondakinen kudeaketa iraunkor bat garatzea aukeren hierarkia aplikatuz. Hierarkia horretan helburu nagusia hondakinak sortzearekin lotutako prebentzioa da, ondoren berrerabilpena (birziklapena eta konposta barne), materialen energia-aprobetxamendua eta balioztatu ezin den frakzioaren isurpena leudeke.

Gipuzkoako Mankomunitateak