COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

Transferentzia-Estazioak (ET)

Transferentzia-estazioak bitarteko instalazioak dira, hau da, etxez etxeko bilketa-zerbitzuen eta hondakinak birziklatzeko eta tratatzeko azpiegituretarako garraio zerbitzuen artean daude ("baja"ko zerbitzua ere deitzen zaie lehenengoei eta “alta”ko zerbitzua bigarrengoei).

Gipuzkoan bi transferentzia-estazio ditugu gaur egun: Elgoibarkoa eta Sasietakoa (Beasain).

Transferentzia Estazioak (TE) behar-beharrezkoak dira bilketa-puntuen eta isurketa- edo tratamendu bukaerako puntuaren arteko distantziak handiak direnean, eta beraz, teknikoki eta ekonomikoki bideraezina denean bilketa-ibilgailuek desplazamendu horiek egitea zama husteko. Hori gertatzen denean, ezinbestekoa da bilketa-puntuak izatea eta puntu horiek gehitzea, garraioa merkeagotuko duen zama handiago bat osatu arte. Hau da, bidaia bakar batean, eta edukiera handiagoko baliabideak erabiliz, hainbat bilketa-kamioiren zamaren baliokide izango litzatekeen tona-kopurua garraiatu behar da.

Bi transferentzia-estazioek Grabitate bidezko Zama sistema erabiltzen dute, hau da, Pisu Mugikorra duten toberak erabiliz bolumen handiko erdiatoietara zama deskargatzeko, 25 tona hondakin garraiatu daitezke bidaia bakoitzean. Ingurumen jasangarritasunaren ikuspegitik, Pisu Mugikorrak erabiltzeak bidaia-kopurua murriztea dakar, eta, beraz, kutsadura eta CO2 isurpenak gutxitzea. Hori dela eta, sistema hau Transferentzia Estazioen sistemarik egokientzat eta errentagarrientzat jotzen da.


Usain txarrak sortzeari dagokionez, normalean ez da arazorik izaten, hondakinen sarrera- eta irteera-fluxua etengabea delako; hondakinak denbora gutxi egoten dira Transferentzia Estazioan eta, gainera, espazio itxietan egoten dira, hau da, edukiontzi edo gabarra itxietan egoten dira.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak zuzenean kudeatzen ditu Elgoibarko eta Sasietako Transferentzia-Plantak.


Ordutegi orokorra

Materiala jasotzeko ordutegi orokorra honako hau da:

Elgoibarko Transferentzia Estazioa:

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra:

  • Astelehenetik ostiralera 08:30etik 15:00etara eta 22:00etatik 06:00etara
  • Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 22:00etatik 06:00etara
  • Igandeetan, goizez itxita. 22:00etatik 06:00etara irekita
  • Astegunetako jaiegunetan, 08:30ean mantenduko dira irekitzeko ordutegiak, eta larunbatetan 10:00etan

Ekainaren 1etik irailaren 30era:

  • Astelehenetik ostiralera 08:30etik 15:00etara eta 22:00etatik 06:00etara
  • Larunbatetan 08:00etatik 14:00etara eta 22:00etatik 06:00etara
  • Igandeetan, 08:00etatik 11:30era eta 22:00etatik 06:00etara
  • Astegunetako jaiegunetan, 08:30ean mantenduko dira irekitzeko ordutegiak, eta larunbatetan 08:00etan

Gabonetako ordutegiak:

  • Abenduaren 24a: Planta 08:30etik 19:00etara egongo da zabalik
  • Abenduaren 25a: Egunez itxita. 22:00etan irekiko da, beti bezala
  • Abenduaren 31: Planta 08:30etik 19:00etara egongo da zabalik
  • Urtarrilaren 1a: Egunez itxita. 22:00etan irekiko da, beti bezala.
  • Urtarrilaren 6a: Ohiko ordutegia, urteko gainerako jaiegunetan bezala (jaiegunak ez balira bezala).

Sasietako Transferentzia Estazioa (etorkizunean):

  ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA LARUNBATA IGANDEA
Irekiera
Goizez
8.30h 8.00h 8.30h 8.30h 8.30h 10h Itxita
Itxiera
Goizez
15h 14.30h 15h 15h 15h 14h Itxita
Irekiera
Gauez
23h 23h 23h 23h 23h 23h 21h
Itxiera
Gauez
6h 6h 6h 6h 6h 6h 6h

Astegunetako jaiegunetan, irekitzeko ordutegiak mantenduko dira ohiko lanegunetan bezala, baita larunbatetan ere, jaieguna balitz.

Gabonetako ordutegiak:

  • Abenduaren 24a: Planta 08:30etik 19:00etara egongo da zabalik
  • Abenduaren 25a: Egunez itxita. 21:00etan irekiko da.
  • Abenduaren 31: Planta 08:30etik 19:00etara egongo da zabalik
  • Urtarrilaren 1a: Egunez itxita. 21:00etan irekiko da.
  • Urtarrilaren 6a: Ohiko ordutegia, urteko gainerako jaiegunetan bezala (jaieguna ez balitz bezala).


Mankomunitateak eta Udalak, zeinei hondakinak errezepzionatzen zaizkien, ordutegi horretatik kanpoko zerbitzuak behar izanez gero, GHKrekin harremanetan jar daitezke ordutegi jakin batzuetan irekitzeko aukera aztertzeko, materialak jasotzeko eta Kontsortzioko erakundeei zerbitzu emateko.