GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasearen lanek bidearen erdia bete dute

Biometanizazio plantak 14.500 MWh urtean sortuko du, 4.000 etxebizitza hornitzeko energia nahikoa.

José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatuak, Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasearen (GIG-2) obra-lanak bisitatu ditu zeinek obraren exekuzio totalaren %50era iritsi den. Azpiegitura honek biometanizazio planta bat eta planta mekaniko biologiko bat ditu. Bi instalazio hauek Gipuzkoako Ingurumen Gunearen parte diren balorizazio energetikoko eta tratamendu mekaniko biologikoko plantei gehitzen zaizkie eta Gipuzkoako hondakinen tratamenduari itxiera emateko azpiegituren sistema osatzen dute.

Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasearen lanak aurreikusitako egutegiaren arabera gauzatzen ari dira eta lehenengo fasearekin paraleloki burutzen ari dira. Bi faseen obrak aldi berean amaitzea aurreikusten da, 2019ko udaran. Orain arte 14 milioi euroko inbertsioa egin da GIG-2an eta obraren exekuzio maila %50ekoa da. Lehendabiziko digestorearen egitura exekutatuta dago %97an, 4.000 m3 –ko edukiera izango du, 31 metroko altuera, 16 metroko diametroa eta 100 tonako pisua. Bigarren digestorearen egitura berriz, %35ean exekutatu da, 2.000 m3 –ko edukiera izango du, 31 metroko altura, 11 metroko diametroa eta 70 tonako pisua.

Biometanizazio plantak urtean 40.000 tona tratatzeko gaitasuna izango du hasieran eta gaika bildutako materia organikoa jasoko du. Instalazioak izango duen teknologiari esker biogasa ekoiztu eta energia sortuko da hondakinen frakzio organikoarekin. Bigarren fasearen biometanizazio plantak urtean 14.500 MWh sortzea aurreikusten da, 4.000 etxebizitzen beharrak asetzeko energia nahikoa.

Zepen balorizaziorako plantaren egitura amaituta dago eta balorizazio energetikoko plantatik datozen hondar solidoak tratatuko dira, urtean 44.000 tona hartzeko gai izango da ta prozesu desberdinen bitartez hondar horiek agregakin birziklatu bihurtuko ditu, obra publikoan erabiltzeko moduan (errepideetan, eta bar). Egun Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasearen lanek 70 pertsonari ematen die lane eta etorkizunean 27 lanpostu zuzen sortuko dituela aurreikusten da, eta beste horrenbeste zeharkako.

GIG-2 Eskuzaitzeta poligonoan kokatuko da, Zubietan, 31.988 m2-ko partzela batean; bere bi plantak (biometanizazioa eta zepak), GIG-1eko tratamendu mekaniko biologikorako (TMB) eta balorizazio energetikoarako plantekin batera (BEP), oinarrizko itxitura sistema bat dira Gipuzkoako hondakinen tratamendurako. Bi guneak 300 metro eskasera daude elkarrengandik. Azpiegitura Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioak osatuko du (Naturklimak), zeina gertuko partzela batean egongo baita. Fundazio horren helburuetako bat izango da ekonomia zirkularra bultzatzea hondakinak baliabide gisa erabiliz.

GIG-1en obren egoera

Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lehenengo fasearen obrak aurreikusitako egutegia betetzen ari dira ere, obraren exekuzio totalaren %80ra iritsiz. Orain arte 160 milioi euroko inbertsioa egin da eta langileen zenbatekoa gehieneko unean dago, 500 pertsona baitira lanean ari direnak.

Aurreikusita dago egutegi ofiziala betetzea, eta instalazio osoa funtzionamenduan egotea, dagokion probaldia igaro ondoren, 2019ko urrian. Obra 2019ko ekainean amaitzea aurreikusten da.

Tratamendu mekaniko biologikorako (TMB) plantari dagokion zatia lehenago amaituko da, eta espero da 2019ko apirilerako hondakinak jasotzen hasi ahal izatea; beraz, instalazioa martxan jarriko da, zati batean, data horietarako. Balorizazio energetikoko plantaren exekuzio maila %75ekoa da. Abian jartzen denean urtean 160.000 MWh sortuko dituela aurreikusten da, 45.000 etxebizitza hornitzeko energia elektriko nahikoa sortuko du, edo, 130.000 pertsonaren beharrak ase egingo ditu.