GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

ISWA kongresuan aurkeztu dute Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketa eredua GHK-k eta Foru Aldundiak

Europako balorizazio energetikoko plantetako 35 adituk eta ordezkarik bisitatu dituzte, gaur, Zubietako Ingurumen Guneko lau azpiegiturak, bertatik bertara ezagutzeko Lurraldean egingo den hondakinen kudeaketa.

GHK-k eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak parte hartu dute ISWA 2019 Hiri Hondakinen Mundu Kongresuaren 29. edizioan, non esperientziak eta ezagutzak partekatu dituzten Europako eredurik aurreratuenekin, hondakinen kudeaketari, ekonomia zirkularrari eta birziklatzeari dagokienez. Hori dela-eta, Europako balorizazio energetikoko plantetako 35 bat adituk eta ordezkarik, gaur, Zubietako Ingurumen Guneko lau instalazioak bisitatu dituzte. Hala, bertatik bertara ezagutu ahal izan dute hondakinak kudeatzeko 2020. urterako Gipuzkoako eredu aitzindaria.

Adituek Guneko bi faseak bisitatu dituzte: alde batetik, tratamendu mekaniko biologikoko eta balorizazio energetikoko planta, eta bestetik, biometanizazioko eta zepak heltzeko plantak. Aurreikusita dagoenez, Zubietako Ingurumen Guneko balorizazio energetikoko plantak 160.000 MWh sortuko ditu urtean, hau da, gutxi gorabehera 45.000 etxe eta 130.000 pertsona energia elektrikoz hornitzeko adinako energia.

Ingurumen Guneko lau azpiegiturak abiarazita, Gipuzkoak abangoardiako zentro bat izango du bere hondakinak tratatzeko, ahalbidetuko duena zero isuriko sistema bat eta zabortegiak baztertzea, 2020. urtetik aurrera. Hori dena kudeaketa garden batekin, zeina bermatuko baitu Hondakinen Kontsortzioaren kontrol publikoak.

ISWA kongresua hondakinen kudeaketa arloko nazioarteko tamainarik handieneko ekitaldia da, eta haren antolaketaz arduratzen dena Ategrus da, Hondakinen, Hiri Garbitasunaren eta Ingurumenaren Kudeaketarako Elkarte Teknikoa.

Ekitaldi hori sektorean dagoen garrantzitsuenetako bat jotzen da, eta agertoki bikain bat da ikuspuntuak trukatzeko, hondakinen bilketako eta kudeaketako profesionalen, politikarien, zientzialarien eta teknikarien artean. Aurten, "Circular Economy: What are you doing?" esloganarekin, 1.200 aditu inguru bildu dira Bilbon, 70 herrialdetakoak, honela osatutako egitarau baten bitartez: 250 hitzaldi, debate, erakusketa, bisita tekniko, eta abar.