GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente aukeratua izan da berriro ere

Jose Ignacio Asensio: "GHKren helburua da Gipuzkoako Ingurumen Gunea behin betiko martxan jartzea, eta hondakin bilketako zerbitzu publikoa normalizatzea, Europako herrialde aurreratuenen estandarrekin".

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa gaur goizean bildu da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Nagusi berria eratzeko eta GHKko Batzar Orokorra osatzeko. Bertan, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente aukeratu dute berriro Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua, eta presidenteorde, berriz, Josu Arraiz, Debabarreneko Mankomunitateko presidentea. Erabakia hartzeko, alde bozkatu dute %72k, eta abstentzioa %15ek.

Erakundearen gobernu organoak izendatzeko eta hautatzeko puntuan ere, GHKren Administrazio Kontseilua eratu da, eta berriz ere Cesar Gimeno izendatu dute zuzendari nagusi. Era berean, Administrazio Kontseiluko kide berriak izendatu dituzte: Jose Ignacio Asensio, Lourdes Salsamendi, Monica Pedreira, Josu Arraiz, Felix Asensio, Josu Ezkurdia, Ernesto Gasco, Jose Corchon, Mikel Duran eta Juan Mari Altuna.

Asensiok azaldu duenez, "GHKren helburua da Gipuzkoako Ingurumen Gunea behin betiko martxan jartzea, eta hondakin bilketako zerbitzu publikoa normalizatzea, Europako herrialde aurreratuenen estandarrekin".

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lurraldeko zortzi mankomunitateek osatzen dute: San Markos, Debabarrena, Sasieta, Txingudi, Debagoiena, Tolosaldea, Urola Kosta eta Urola Erdia. San Markos, Debabarrena, Sasieta, Txingudi, Debagoiena, Tolosaldea, Urola Kosta eta Urola Erdia. Kontsortzioa osatzen duten erakundeetako ordezkariek osatzen dute batzarra. Erakunde bakoitzak hiru ordezkari izendatzen ditu, boto haztatuarekin, dagokion biztanle kopuruaren arabera, ahalik eta ordezkaritza aniztasun handiena bermatuz.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren helburu nagusia da hiri hondakin solidoak altan kudeatzea, hau da, GHHKPOn aurreikusitako azpiegiturak sortzeko eta ustiatzeko jarduerak egitea.