GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

Kontsortzioak GHKn desbideratutako zenbatekoak itzultzeko eskatuko die EH-Bilduko aurreko kudeatzaileei

José Ignacio Asensio: "Norbaitek arauak ez baditu betetzen, dirua desbideratzen badu eta galerak sortzen baditu, honen erantzule izan behar du. Orain auzitegia da bakoitzaren erantzukizuna zehaztu behar duena eta guztiok errespetatu beharko dugu erabakia"

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak agerraldia egin du GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren batzarrak hartu duen azken erabakiaren berri emateko. Batzarrean erabaki dute, ordezkari sozialisten eta jeltzaleen botoekin, auzitara eramango dituztela Ainhoa Intxaurrandieta GHKren lehendakari ohia eta Iñaki Errazkin GHK-ko administrazio kontseiluko kidea eta Ingurumeneko diputatu ohia, kalte ordainak ordaintzera bidegabeki desbideratutako zenbatzekoak itzul ditzatela eskatzeko. Izan ere, balorizazio energetikoko planta eraikitzeko kontratua eten izanak  8,2 milioi euroko  kalte ordaina eragin zuen. Gainera, EH-Bilduk izendatutako GHK-ko kargudunek, hartu zuten erabaki horrek eragindako kalte ekonomikoen ardura hartu beharko dute, hala nola proiektu horretarako Europako Inbertsio Bankuak (EIB) emandako finantzaketa galdu izanak eta swap direlakoek eragindako galerena, hilean 600.000 euroko gastua, hain zuzen.

Asensiok azaldu du auzi eske horrek 2012ko ekitaldiko kontuetan antzemandako irregulartasunetan duela jatorria, eta, horien harira, itzultzeko prozedura bat ireki duela Estatuko Kontuen Auzitegiak. Ildo beretik, Batzar Nagusiek mozio bat onartu zuten urriaren 3an, eta haren bidez Kontsortzioari eta Aldundiari eskatu zieten konpromisoa har zezatela EH-Bilduko aurreko foru gobernuaren kudeaketaren ondorio izan litezkeen ardura politiko, ekonomiko eta judizialak eskatzeko.

 Demanda hau aurkezteak ez du esan nahi etorkizunean ez denik neurririk hartuko EH-Bilduk izendatutako GHKren aurreko Administrazio Kontseiluko gainerako kideen aurka.

“Norbaitek arauak hausten baditu, dirua desbideratu eta galerak eragiten baditu, erantzukizuna dauka. Ez da onargarria erabaki haien ondorioak orain guztiok ordaindu behar izatea. Gipuzkoarron interesak babesten ari gara”, baieztatu du Asensio Ingurumeneko Diputatuak.