COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

Aurkezpena

GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa S.A.U.


Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 2008an merkataritza sozietate bat eratu zuen Gipuzkoako hondakinen goi-kudeaketarako zerbitzuaren jarduera ekonomikoa burutzeko. Sozietate hori Partzuergoaren baitakoa da bertako Estatutuen arabera. Eraketa horren helburua da sor daitezkeen zorrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren defizit publiko gisa ez aintzatestea. Modu horretan, sozietatea Partzuergoaren zerbitzua zuzenenean kudeatzeko tresna litzateke, eta bere kapital sozialaren % 100 Partzuergoaren titulartasun publikokoa izatea ezartzen da.

Horrenbestez, 2008ko otsailean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak egindako batzar orokorrean kide bakarreko sozietate anonimoa behin betikoz onartzea adostu zen. Sozietate horren izena Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa S.A.U. da.

Sozietate horren funtzio nagusia bere lurralde-eremuaren barnean hiri-hondakinen goi-kudeaketa egitea da. Jarduera horren barnean sartzen dira mankomunitateei emateko zerbitzu guztiak eta horretarako behar diren azpiegiturak sortu eta horien ustiapena gauzatzea.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U.-ren helburu sozialak bat egiten du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak duenarekin.

Gipuzkoako hiri-hondakin guztien goi-kudeaketa GHK sozietateari dagokio 2009ko uztailaren 17az geroztik.