COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

Ba al zenekien?

BIRZIKLATZEARI buruz
  • Ba al zenekien Gipuzkoa jada birziklapenarekin konpromiso handiena duten herrialdeen rankingeko lehenengoen artean dagoela, hauekin batera: 1.Suitza, 2.Australia, 3.Alemania, 4.Herbehereak, 5.Norvegia?

  • Gipuzkoan Europar Batasunak 2025erako ezarritako Birziklatze Tasaren Helburuak bete ditugula eta 2035erako ezarritako helburuak betetzeko bidean gaudela?

  • Birziklatutako botilekin - birrindu eta garbitu ondoren - “PET ezkatak” edo “flake” lortzen da , urtu ondoren poliesterrezko zuntz bihurtzen dena askotariko produktuak egiteko, hala nola botila berriak eta beste ontzi batzuk, ehunezko ehun sintetikoak, etab. egiteko?

  • Plastikozko 22 botilekin kamiseta bat lor daitekeela?

    Edo PET motako plastikozko 2 litroko 5 botilarekin betegarri-zuntza sor daiteke eski-berokiko jaka batentzat?

  • Eta, adibidez, aluminiozko 550 latarekin terrazako aulki baterako beharrezko zatiak sor ditzaketela edo 80 lata birziklaturekin bizikleta-hagun bat sortzen dela?

  • Birziklatutako plastiko tona batek 1.900 L petrolio kontsumitzea saihesten du.

  • Plastikozko botila bat birziklatzean, bonbilla bat 6 orduz piztuta edukitzeko behar den energia aurreztuko dugu.

  • Tectan birziklatu bihurtutako Brik tona bakoitzeko 1.500 kg egur, 100.000 litro ur eta 221 kg gasolio aurreztuko ditugu.


ZATIKI ORGANIKOARI buruz
  • Ba al zenekien 100 kg organiko gaika bilduta 40 kg konpost lortzen direla?

  • Ba al zenekien konposta lurzoruaren propietateak hobetu eta ongarri kimikoak ordezten dituen zuzenketa organikoa dela?

  • Epeleko instalazioaren konpostaje-prozesutik konposta lortzen dela, Gipuzkoako Konposta, eta lurrean aplikatzen dela? Nekazaritzan aplikatzen da, bai lorezaintzan, bai paisaia lehengoratzean, eta abar. Horrela, ekonomia zirkularraren zikloa ixten da.

  • Bazenekien etxeen zati organikoarekin, konpostaz gain, % 100 berriztagarria den biogasa sor daitekeela? 1 tona organikotik 360 Kwh energia elektriko % 100 berriztagarria lortzen da.


BALORIZAZIO ENERGETIKOARI buruz
  • Ba al zenekien errefusa Tn bakoitzeko balorizazio energetikoarekin 700kw energia elektriko baino gehiago lortzen direla? Gainera, Europako legediaren arabera, % 50 berriztagarritzat jotzen da.

  • Edo erraustegiko labe-hondoko zeparekin hormigoietarako zementua egiten dela eta agregakin naturalaren ordezko gisa erabil daitekeela errepideak eta obra zibilak eraikitzeko?

  • Alemanian, Herbeeretan, Austrian eta Suedian zabortegiak hondakinen balorizazioarengatik ordezkatzen ari direla? (Iturria: CEWEP 2020)

  • Balorizazio Energetikoko Planta ugari hiriburu nagusien erdialdean kokaturik daudela?

  • Zabortegi baten emisioak, Balorizazio Energetikoko Planta baten emisioak baino %175 handiagoak direla? (Iturria: Hiri-hondakinen balorizazio energetikoaren eragin sozio-ekonomikoen ikerketa Espainia eta Andorran).

  • Dioxinen sorrera eguneroko bizitzako hainbat egoeratan gertatzen dela? Garraioa, su artifizialak, barbakoak, errekuntza prozesuak, zementu fabrikak… (Iturria: Hiri-hondakinen errausketa. AEVERSU).

  • Britania Handiko Ingurumen Agentziak dioenez, milurteko berria ospatzeko 15 minutu iraun zuten su artifizialek Londreseko hego-ekialdeko balorizazio energetikoko plantak 120 urtetan zehar isuritako dioxina kopuruaren baliokidea dela? (Iturria: Erresuma Batuko Ingurumen Agentzia)

  • Europako dioxina isurien %0,007 dela hondakin erraustegiena? (Iturria: Hiri-hondakinen errausketa. AEVERSU).

  • Ba al zenekien Britaniar Ingurumen Mnisterioaren ikerketa baten arabera, balorizazio energetikoko PCDD/PCDF isuriak kopuru osoaren %1a adierazten dutela? Eta etxekoek berriz (sukalde eta ikatzaren erretzeak), %18a?

  • Ba al zenekien Alemaniako hondakin-erraustegien dioxina-isurketa dioxinak isurtzen duten iturri guztien % 1etik beherako kopurura murriztu dela? Alemaniako Ingurumen, Naturaren Kontserbazino eta Segurtasun Nuklearreko Ministerioaren arabera, hondakin erraustegiek dioxina-isurketari egiten dioten ekarpena murriztu egin dela, eta isurketak egiten dituzten iturri guztien %1tik beherakoa da. (Ikerketa: Zaborra erraustea arrisku potentzial bat da? Nola eragotzi dioxinak isurtzea. 2005eko iraila).