Kudeaketa politika Kontsortzioa
Kontsortzioaren betekizunei dagokienez, haren xede nagusia kontsortzioko erakunde bat baino gehiagori zerbitzua emateko gai diren azpiegiturak sortzeko eta ustiatzeko jarduera multzo bat egitea da. Hauek dira kontsortzioaren helburuak:
- Hiri hondakinen kudeaketak hiritarrei kalitatezko zerbitzua ematea eta lurralde historiko osoan kostu ahalik eta homogeneonena izatea lortzea, ingurumen babes maila altuenarekin, eta garapen jasangarriko printzipioei jarraiki.
- Hiritarrak epe laburrean, ertainean eta luzean erantzukizun eta jasangarritasuneko printzipioen barruan asebeteko dituen sistema bat eraikitzea”.
- Hondakinen kudeaketa jasangarria ezartzea, aukera ezberdinen hierarkia aplikatuz, non hondakinen sorreraren prebentzioa den xede nagusia, eta ondoren berrerabilera (birziklatzea eta konpostatzea barne) eta materialen aprobetxamendu energetikoa.
Horretarako, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hurrengo konpromisoak hartzen ditu borondatez:
- Ingurumeneko eta Kalitateko Kudeaketa Sistema barneratzea eta egunean izatea etengabeko hobekuntza prozesu batean. Aldizka, gure enpresan ingurumenaren babesaren egoera berrikusten dugu, arriskuak eta aukerak identifikatu eta kudeatzeko, barnekoak zein kanpokoak, eta hura behar bezala tratatzeko beharrezkoak diren ekintzak izateko.
- Kudeaketa eremu guztietan etengabeko hobekuntza barneratzea, Politika honen edukiak garatzen dituzten programak ezarriz eta giza baliabideak eta ondoriozko baliabide materialak planteatutako helburuekin esleituz.
- Bezeroei ahalik eta asebetetze maila altuena emango die eta haien beharretara egokituko da.
- Ingurumenaren babesa bere gain hartzea, kutsaduraren prebentzioa barne, gure erakundearen konpromiso gisa, funtzio guztietan eta enpresaren jarduera eremuan helburu eta xede zehatze bitartez gauzatzen dituela zainduz.
- Aplikatuko den legeria eta beste araudiak betetzea, eta borondatez bere gain hartuko dituen gure jardueren, produktuen eta zerbitzuen betekizunez gain.
- Gure ingurumen arloak minimizatzeari zuzendutako kudeaketa bermatzeko eragiketa prozedurak zehaztea (hondakinak, emisioak, isurpenak, besteak beste).
- Langile guztien artean ingurumen kultura sustatzea, ingurumenarekiko benetako konpromisoa sustatuz, bertan lan egiten duten guztiek kezka korporatiboarekiko kezka posible egiten duena.
- Ingurumen jarduna hobetzea, ingurumena babestuz, kutsadura saihestea bereziki zainduz.
Politika honen garrantzia ulertzeko eta barneratzeko estrategiak eta ekintzak zuzentzen, bultzatzen eta babesten ditu Zuzendaritzak, eta antolakuntzan eta haren izenean lan egiten duten talde eta pertsona guztiei eskatzen die gure enpresa kulturaren balioak har ditzatela eta beren lan estiloan sar dezatela, ohiko jarrera gisa.
Aipaturiko printzipioak lortze aldera, Zuzendaritzak Ingurumen eta Kalitate Kudeaketa Sistemari eutsi eta hura garatzeko beharrezkoak diren baliabideak emango ditu, Ingurumen eta Kalitate Politika aplikatzea bermatzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arlo guztietan.
Donostian, 2022ko abuztuaren 30an