Araudia
Araudiak zehazten du berezko zerbitzuen barne-erregimena eta funtzionamendua, baita bere kideen zein horiek zerbitzua ematen dieten udal entitateen eskubide eta betebeharrak ere.
Zehazki, araudiaren xedea da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Transferentzia, Garraio eta Tratamendu Zerbitzu Publikoko baldintzak zehaztea, betiere Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren kudeaketa-esparruan, bere Estatutuen 4. artikuluan xedatutakoari jarraiki, zehazki, hau:
- Transferentzia Estazioetan hondakinak jasotzea, beharrezkoa bada, horiek trinkotzea eta jarraian, Estazio horietatik amaierako kudeaketa-zentroetara bidaltzea (hondakindegietara, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentrora, konpostatze-plantetara eta ontzi-plantetara).
- Amaierako kudeaketa-zentroetan hondakinak jasotzea, eta bertan materialak errekuperatzea, eta konposta zein energia ekoiztea, baita errefusaren metaketa edo balorizazio kontrolatua egitea ere.
Hiri edo udal hondakin izango dira:
- Partikularren etxeetan, dendetan, bulegoetan zein zerbitzuetan sortutakoak, baita arriskutsuak ez diren bestelako hondakinak, baldin eta beren izaeragatik arestian aipatutako leku edo jardueretan sortzen direnen antzekoak badira.
- Industrian, dendetan eta antzeko erakundeetan sortzen diren hondakinak, hiri hondakinen antzekoak direnak, baldin eta beren helmuga hondakindegia bada.
- Kaleak, berdeguneak, aisialdirako eremuak eta hondartzak garbitzean sortzen diren hondakinak.
- Hildako etxeko animaliak.
- Abandonatutako altzariak, gauzak eta ibilgailuak.
- Eraikuntza-obra txikietan eta etxeetan egiten diren konponketa-lanen ondorioz sortzen diren obra-hondakinak.