COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

Ontziak Bereizteko Plantak


Gipuzkoako lurraldean ontzi arinak hautatzeko bi planta daude, bata Urnietan eta bestea Legazpin, eta GHK-k kudeatzen ditu biak. Urnietako plantak San Marko, Txingudi eta Tolosaldeko ontziak tratatzen ditu; gainerako mankomunitateetan jasotakoa, berriz, Legazpiko plantan tratatzen da (Sasieta, Urola Kosta, Urola Erdia, Debagoiena eta Debabarreneko Mankomunitateak).


Ontziak bereizteko Planten Jardueraren Xedea

Bide publikoan gaika biltzen diren ontzien eta enbalajeen hondakinak sailkatzea da jardueraren helburua, material horiek sailkatu ondoren eta plantara iristen den gainerakoa bereizi ondoren, jardun horretan espezializatutako plantetan material horiek guztiak birziklatu ahal izateko.

Fabrikazioan erabilitako material moten arabera, hauek dira plantan sailkatzen diren ontzi motak:

  • Dentsitate Handiko Polietilenoa (PEHD), HDPE ere esaten zaio
  • Dentsitate Txikiko Polietilenoa film ere esaten zaio (PELD)
  • Polietileno Tereftalatoa (PET)
  • Plastiko nahastuak
  • Kartoi konposatuak edo Brik-a
  • Metal ferrikoak/altzairu arinak
  • Aluminioa
Kokapena eta ordutegiak

Legazpiko Planta

Planta Legazpiko Industrialdean dago, Urola kalea 8-A, eta gaur egun zazpi pabiloi hartzen ditu. Horietako bat zamalanetarako erabiltzen da, beste hiru pabilioi materialak ekoitzi eta sailkatzeko, beste bi biltegi gisa erabiliak dira, eta zazpigarrenean kamioiak pisatzeko baskula dago, bai eta erremintak eta bestelakoak biltegiratzeko gunea ere.

Materiala jasotzeko eta birziklatzera eramateko ordutegi orokorra honako hau da:

  • ASTELEHENA, ASTEARTEA, ASTEAZKENA, OSTIRALA 06:00ETATIK 16:00ETARA
  • Ostegunak, 05:00etatik 16:00etara
  • Larunbatak, 06:00etatik 14:00etara
  • Igandeak, 05:00etatik 14:00etara
  • Asteko jaiegunetan, deskargatzeko ordutegia laneguna balitz bezala izango da.

Gabonetako ordutegiak:

  • Abenduaren 24a. Gabonetako ordutegiak
  • Abenduaren 25a, 21:00etatik 23:00etara irekiko da.
  • Abenduaren 31. Gabonetako ordutegiak
  • Urtarrilaren 1a, 21:00etatik 23:00etara irekiko da.


Mankomunitateak eta Udalak, zeinei materialak errezepzionatzen zaizkien, ordutegi horretatik kanpoko zerbitzuak behar izanez gero, GHKrekin harremanetan jar daitezke ordutegi jakin batzuetan irekitzeko aukera aztertzeko, materialak jasotzeko edota Kontsortzioko erakundeei zerbitzu emateko.

Urnietako Planta

Planta Urnietako Erratzu Industrialdean dago, J-8 lurzatian, eta gaur egun bi pabiloi hartzen ditu. Pabiloi nagusian bi eremu daude: batean, zamalanetarako eremu handi bat dago; eta bestean, sarreran bertan, pisatzeko baskula eta materiala ekoizteko eta sailkatzeko nabe bat. Bigarren pabiloia edo pabiloi osagarria hautatutako materiala biltegiratzeko erabiltzen da gaur egun.

Materiala jasotzeko ordutegi orokorra 24 ordukoa da, urteko 365 egunetan.

Prozesua

Jarduera garatu ahala ez da ezer fabrikatzen edo eraldatzen. Ontzi arinen hondakin bat baino ez da sailkatzen eta enpaketatzen familia-moten arabera, ECOEMBESek esleitutako birziklatze-plantetan material horiek guztiak bereizita birziklatu ahal izateko.

  1. Kamioien pisaketa eta plantarako sarbideak

    Materiala deskargatu aurretik, kamioiak baskulan pisatzen dira. Bilketen pisuak eta jatorria kontrolatzean datza kontua, datuak eta estatistikak behar bezala kontrolatu ahal izateko. Bajako Bilketan (kalean egiten den bilketan) diharduen kamioiari, pisuaren datuak jasotzen dituen ticket bat ematen zaio, dagokion udalak edo mankomunitateak kontrola egin dezan.

  2. Materiala deskargatzea

    Ontziak biltzen dituzten kamioiek materialak deskargatzeko eta errezepzionatzeko eremu bana dute solairu bakoitzean.

  3. Materiala sailkapen lerroan kargatzea

    Lurrean deskargatutako materiala zulo batera bultzatzen da pala kargatzaile batez horniturik dagoen orga elektriko baten bidez (aipatutako zuloak Sailkapen Lerroko Tobera du izena). Aurreikusitako kargako zinta dela eta, bi kargen arteko denbora gutxi gorabehera ordubetekoa da.

  4. Ontziak hautatzeko prozesua

    Poltsak irekitzeko gailua

    Toberan kargatutako materiala gorantz jaso eta poltsak irekitzeko gailuaren gainean deskargatzen da. Makina honek aurreko zinten abioan eta geldialdian eragina duten fotozelula batzuk ditu; horrela, irteeran lortzen den fluxua konstantea da. Irekigailuaren behealdetik material solteak eta poltsa irekirik gehienak ateratzen dira.

    Poltsen bereizketa pneumatikoa

    Beste uhal garraiatzaile baten bidez, irekigailutik ateratzen den materiala triaje zintaren sarrerara pasatzen dugu. Bi zinten arteko erripan airea bultzatzeko sistema bat tartekatzen da, elementurik arinenak bereizten dituena (batez ere DBPE plastikozko poltsak), zeinak zuzenean erortzen baitira paketatzeko prentsan.

    Eskuzko triajea

    Kalitatea kontrolatzeko gunea da. Bertan, eskuz bereizteko 4-5 postu ezartzen dira, bereizgailu optikoetatik pasatu diren eta beste plastiko batzuek uhal garraiatzailean estalita geratu direlako detektatu ez diren materialak bereizteko. Helburua da ECOEMBESek bereizketa-prozesuan eskatzen dituen Berreskuratutako Materialen Zehaztapen Teknikoak (BMZT) betetzea.

    Eskuz sailkatutako materiala silo automatiko batera erortzen da. Honako material hauek sailkatuko dira:

    • DHPE
    • PET
    • PLASTIKO NAHASKETAK

    Gainera, langileek, eskatu gabeko beste material batzuk kenduko dituzte, hala nola papera, beira eta tamaina handiko materialak, eta jarraian dagozkien edukiontzietara eraman.

    Bereizgailu magnetikoa

    Bereizgailu magnetikoak automatikoki erretiratuko ditu izaera ferrosoa duten metalezko ontziak (batez ere latorrizko potoak). Ontzi horiek biltegiratze-troje batera erortzen dira, ondoren metalen trinkogailu batera bideratuta izateko;; trinkogailu honek poteak 40x40x10 cm-ko pakete txiki bihurtzen ditu, eta segituan palet batean pilatzen dira.

    Foucaulten korronte bidezko bereizketa

    Foucault-en korronte bidezko bereizgailuak, aluminiozko elementuak bereiziko ditu automatikoki (latak eta brikak aluminio-edukiaren arabera). Horrez gain, ekipoak pasatzen den altzairua eragotziko du, eta danborrari itsatsita geratuko da; beraz, arraspagailu batekin eta tobera batekin altzairu pixka bat ere hauta liteke, nahiz eta ekipo honen helburua ez den. Horretarako bereizgailu magnetikoa izango genuke.

    Garrantzitsua da Foucault-en bereizgailuak prozesuko ekipoen sekuentzian duen funtzioa, ekipo horrek hautatutako aluminioak balio ekonomiko handia baitu merkatuan.

  5. Irteerako materialen egokitzapena

    Hautatutako ia material guztiak materialak hautatzeko prozesuan sartutako prentsa batzuetan trinkotzen dira..Trinkotze hori beharrezkoa da ondoren material horiek manipulatu, biltegiratu eta garraiatzeko.

    Prentsatutako ontziak aldi baterako biltegiratzen dira xede hori duten pabiloietan, eta instalazio guztiek bezala, suteak detektatzeko sistema bat dute arriskuak minimizatzeko; izan ere, material sukoiez eginak baitira.

    Hautaketan maila horretara iritsitakoan, ECOEMBESek kamioi trailerrak bidaltzen ditu, material horietako bakoitzaren birziklapenean espezializatutako instalazioetara eramateko. Plantak Estatuko geografia osoan daude banatuta.