COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

Kudeaketa politika

GHKren funtzio nagusia da Gipuzkoako lurralde historikoan hiri-hondakinak eta asimilagarriak “altan” kudeatzea, hau da, mankomunitateei ematen zaizkien zerbitzuen multzoa kudeatzea eta helburu horretarako behar diren azpiegiturak sortzea eta ustiatzea.

GHK-ren helburua da:

  • Hiri-hondakinen kudeaketak herritarrei ahalik eta kalitate- eta kostu-zerbitzu homogeneoena ematea lurralde historiko osoan, eta ingurumena ahalik eta gehien babestea, indarrean dagoen araudia eta garapen iraunkorraren printzipioak bete ahal izateko.
  • Herritar guztiak epe labur, ertain eta luzerako erantzukizunaren eta jasangarritasunaren printzipioen barruan asebetetzen dituen sistema eraikitzea”.
  • Hondakinen kudeaketa jasangarria ezartzea, aukeren hierarkia aplikatuz. Hierarkia horretan, hondakinen sorreraren prebentzioa da lehentasunezko helburua, eta, ondoren, berrerabiltzea (birziklatzea eta konpostajea barne), materialen aprobetxamendu energetikoa eta balorizatu ezin den zatikia botatzea.


Horretarako, GHK-k konpromiso hauek hartzen ditu bere borondatez:

  • Ingurumena eta Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezartzea eta etengabe hobetzeko prozesuaren arabera eguneratzea. Aldian behin, gure enpresan ingurumena babestearen egoera berrikusten dugu, barruko zein kanpoko arriskuak eta aukerak identifikatu eta kudeatzeko eta behar bezala tratatzeko behar diren neurriak hartzeko.
  • GHKren kudeaketa-eremu guztietan etengabeko hobekuntzaren printzipioa sartzea, politika honen edukiak garatuko dituzten programak ezarriz eta planteatutako helburuekin bat datozen giza baliabideak eta baliabide materialak esleituz.
  • Bezeroak ahalik eta gehien gogobetetzen eta haien beharretara egokitzen saiatuko da.
  • Behar den prestakuntza eta trebakuntza ematea, praktika eta metodo seguruen bidez, giza taldeak bere lan guztiak behar bezala egin ahal izan ditzan. Horretarako, garapen profesional ezin hobea eskainiko zaio eta bere jarduerak egiteko behar dituen informazioa eta baliabideak emango zaizkio.
  • Ingurumenaren babesa bere gain hartzea, kutsaduraren prebentzioa barne, gure erakundearen konpromiso gisa, eta enpresaren eginkizun eta jarduera-arlo guztietan helburu eta xede zehatzen bidez gauzatzen dela zaintzea.
  • Gure jarduera, produktu eta zerbitzuei aplikatu beharreko legedia eta bestelako araudia betetzea, baita borondatez onartutako beste baldintza batzuk ere.
  • Gure ingurumen-alderdiak (hondakinak, emisioak, isuriak eta abar) minimizatzera bideratutako kudeaketa ziurtatzeko eragiketa-prozedurak ezartzea.
  • Ingurumen-kultura sustatzea langile guztien artean, eta ingurumenarekiko benetako konpromisoa sustatzea, plantilla osatzen duten pertsona guztien kezka korporatiboa ahalbidetzeko.
  • Ingurumen-jarduera hobetzea, ingurumena babestuz eta, bereziki, kutsadura prebenituz.


GHK-ko Zuzendaritzak politika honen garrantzia ulertzeko eta barneratzeko estrategiak eta ekintzak zuzentzen, bultzatzen eta babesten ditu, eta antolakuntzan eta haren izenean lan egiten duten talde eta pertsona guztiei eskatzen die gure enpresa-kulturaren balioak har ditzatela eta beren lan-estiloan sar dezatela, ohiko portaeratzat.

Printzipio horiek lortzearren, Zuzendaritzak beharrezko baliabideak eskaintzen ditu Ingurumena eta Kalitatea Kudeatzeko Sistema mantendu eta garatzeko GHKren esparru guztietan Ingurumen eta Kalitate Politikaren aplikazioa ziurtatzeko.

2020ko irailaren 15a