- Alemanian, Herbeeretan, Austrian eta Suedian zabortegiak hondakinen balorizazioarengatik ordezkatzen ari direla? (Iturria: CEWEP 2014)
- Balorizazio Energetikoko Planta ugari hiriburu nagusien erdialdean kokaturik daudela?
- Zabortegi baten emisioak, Balorizazio Energetikoko Planta baten emisioak baino %175 handiagoak direla? (Iturria: Hiri-hondakinen balorizazio energetikoaren eragin sozio-ekonomikoen ikerketa Espainia eta Andorran).
- Dioxinen sorrera eguneroko bizitzako hainbat egoeratan gertatzen dela? Garraioa, su artifizialak, barbakoak, errekuntza prozesuak, zementu fabrikak… (Iturria: Hiri-hondakinen errausketa. AEVERSU).
- Britania Handiko Ingurumen Agentziak dioenez, milurteko berria ospatzeko 15 minutu iraun zuten su artifizialek Londreseko hego-ekialdeko balorizazio energetikoko plantak 120 urtetan zehar isuritako dioxina kopuruaren baliokidea dela?
- Europako dioxina isurien %0,007 dela hondakin erraustegiena? (Iturria: Hiri-hondakinen errausketa. AEVERSU).
- Ba al zenekien Britaniar Ingurumen Mnisterioaren ikerketa baten arabera, balorizazio energetikoko PCDD/PCDF isuriak kopuru osoaren %1a adierazten dutela? Eta etxekoek berriz (sukalde eta ikatzaren erretzeak), %18a?
- Ba al zenekien Alemaniako hondakin-erraustegien dioxina-isurketa dioxinak isurtzen duten iturri guztien % 1etik beherako kopurura murriztu dela? Alemaniako Ingurumen, Naturaren Kontserbazino eta Segurtasun Nuklearreko Ministerioaren arabera, hondakin erraustegiek dioxina-isurketari egiten dioten ekarpena murriztu egin dela, eta isurketak egiten dituzten iturri guztien %1tik beherakoa da. (Ikerketa: Zaborra erraustea arrisku potentzial bat da? Nola eragotzi dioxinak isurtzea. 2005eko iraila).