COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

Epeleko Konpostatze Planta


Konpostatze Plantak
urtean 10.000 tona bio-hondakin konpost bihurtzeko ahalmena du. Gaur egun Gipuzkoan sortzen den bio-hondakinaren laurdena tratatzeko aukera emango du. 10.000 tona organiko horiekin eta parke eta lorategi birrinduetako 6.000 tona hondakinekin 4.000 tona konpost inguru ekoizten dira.

Azpiegitura honek, gainera, multzoari zerbitzua ematen dion instalazio hauek ditu: bio-hondakina eta material egituratzailea deskargatzeko gunea, bio-iragazkia, baskula eta kamioiak garbitzeko gunea.

Uraren kudeaketari dagokionez, guneak Ekonomia Zirkularraren premisapean funtzionatzen du eta ez du ur-sarerako sarbiderik, euri-ura berrerabiltzen baitu instalazio osoari zerbitzua emateko, eta ingurunera egiten ditu isurketak.

Prozesua
  1. Lehenik eta behin, bio-hondakina eta material egituratzailea deskargatzen dira. Material egituratzailea inausketa-hondarrez, adarrez, hostoez eta antzeko material lehorrez osatua dago, eta horiek guztiak aldez aurretik behar bezala birrinduta daude.
  2. Bi lehengai horiek behar bezala nahastu eta homogeneizatu behar dira prozesuaren hasieran.
  3. Material-nahasketa hori konpostatzeko 8 tunel daude. Tunel horietan bio-oxidazioak 4 aste irauten du, eta aireztapen eta ureztatze sistema egokiak daude, tenperaturak 70 0C-tik gorakoak izan ez daitezen. Fase hau amaitzean, patogenorik gabeko konpost higienizatuaren nahasketa bat lortzen da.
  4. Bio-oxidazioaren ondoren, konpostatutako nahasketa freskoak beste 6 astez jarraitzen du heltze-fasean. Nahasketa hori, ilara luzeetan jarri eta behar adina aldiz iraultzen da.
  5. Azkenik, konpostatutako nahasketa bahetu egiten da tamaina handiko elementuak kentzeko, produktu findu bat lortzen da, merkaturatzeko zehaztapenak betetzen dituena.
  6. Horrez gain, instalazioak baditu konposta fintzeko estazio bat eta materiala zakuratzeko beste estazio bat, plantan egiten den konpost bikainari balio erantsia eman behar zaion kasuetarako.

 

Ordutegi orokorra

Materiala jasotzeko ordutegi orokorra honako hau da:

  • Udal jatorriko bio-hondakinaren kasuan, 24:00 orduz, urteko 365 egunetan.
  • Jatorri pribatuko bio-hondakinaren kasuan ordutegia honako hau da: 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. Igande eta jaiegunetan ez da bio-hondakinik onartzen.