COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2020 APIRILA 20

Gipuzkoako hondakinen sorrera % 6,7 handitu da COVID-19ren konfinamenduaren zehar

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak norbera babesteko 33.920 ekipamendu banatu dizkie mankomunitateei, hondakinak biltzen dituzten langileei zuzenduak.

José Ignacio Asensio: “Azpiegitura berriek zerbitzua normaltasunez eskaintzea eta osasun publikoa bermatzea posible egin dute, sortu den gehikuntzari aurre eginez”.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok, Covid-19ren osasun larrialdi egoeraren epean hondakinen bilketa eta tratamenduaren emaitzen balantzea egin du. Foru arduradunak adierazi duenez, “aipagarriena da egungo egoeran zerbitzua normaltasun osoz gauzatzen ari dela, oinarrizko zerbitzua baita; bilketako langileei, mankomunitateekin egin den koordinazio egokiari eta Gipuzkoak dituen azpiegiturei esker, eta Zubietako Ingurumen Gunea giltza da”. Asensiok gaineratu duenez, “azpiegitura berri hauek gabe Gipuzkoak ez lituzke izango bere hondakinak tratatzeko bitartekorik eta ezin izango lituzke Trantsizio Ekologikoko Ministerioak eta osasun agintaritzak esandakoak bete”.

Kontsortzioak eskuratutako datuen arabera, GHK-k zuzenean tratatutako hondakinei dagokiona*, hondakinen sorrerak % 6,7 egin du gora urtarrileko zenbatekoarekin alderatuz, 15.293 tonatik 16.328 tonara igaroz apirilean aurreikusten zen bezala. Gehikuntza hau gertatu da errefusa frakzioarengatik, izan ere, % 11,3 handitu da aldi honetan, 10.446 tonatik 11.626 tonara igaroz. Legazpiko plantan tratatutako ontziek gorakada arina izan dute ere, % 7,4koa hain zuzen, urtarrilean 841 tonatik 904 tonara igaroz. Biohondakinak berriz, % 5eko jaitsiera jasan du eta urtarrileko 4.006 tonak 3.798 tonara igaro dira. Bariazio hauek aldagai ezberdinak direla medio gertatu dira, esaterako, etxebizitzetako kontsumoaren hazkundea dela eta ostalaritzaren itxieraren ondorioz edo birziklatze frakzio batzuen gutxitzea gaixotutako pertsonekin kontaktua duten materialak edota maskarak eta eskularruak errefusera botatzeko aginduak direla eta.

Hilero bildutako 11.000 tona horiek Zubietako Ingurumen Gunean tratatzen ari dira bere osotasunean, nahiz eta bere instalazioak proba fasean egon oraindik. Gaur egun, Gipuzkoan bildutako errefusa frakzioaren % 100a tratamendu mekaniko biologikoko plantatik igarotzen ari da, non birziklagarriak diren materialak sailkatzen diren eta
80a balorizazio energetikoko plantara bideratzen den energia elektrikoa sortzeko. Gainontzeko % 20a Bizkaira bidaltzen da sinatutako hitzarmenaren esparruan eta aurreikusitako tona kopuru minimoa ezartzen ari da.

Asensiok Gipuzkoak momentu honetan azpiegiturak erabilgarri edukitzearen garrantzia azpimarratu du, “nahiz eta oraindik proba fasean egon, hondakinen bilketa eta tratamendua normaltasun osoz eskaintzea posible egiten dute eta osasun publikoa babesten dute Trantsizio Ekologikoko Ministerioak eta osasun agintaritzak ezarritako protokoloak betez”. “Azpiegitura berriei esker, hondakinak ez dira arazo bilakatu gaur egun bizitzen ari garen osasun larrialdi egoeran eta herritarrek zerbitzu aurreratua eta eraginkorra jaso dute non Kontsortzioak, mankomunitateek eta udalek era koordinatuan lan egin duten”.

Mankomunitateekin garatutako lanari dagokionez, Asensiok nabarmendu du, bere eskumenen eremuan egon ez arren, Kontsortzioak norbera babesteko 27.000 ekipamendu eskuratu eta mankomunitate guztien eskura jarri dituela, hondakinen bilketan lan egiten duten pertsonen segurtasuna bermatzeko. Zehazki, hauek izan dira banatu diren ekipamenduak: 33.920 eskularru-pare, 9900 maskara FPP2, behin erabiltzeko 2000 lan-jantzi, 1200 mantal eta 159 litro gel hidroalkoholiko. Asensiok nabarmendu nahi izan du GHK-ko giza lantaldearen “jarduera bikaina” eta bere esker ona adierazi nahi izan die hondakinen bilketan lan egiten duten pertsona guztiei: “Beraien kolaborazioari esker, herritarrentzat eta osasun publikoarentzat oinarrizkoa den zerbitzuari erantzuna ematen ari gara egunero”.