COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2017 URTARRILA 12

Baratze Parkea Sareko lurren emankortasuna hobetu da Gipuzkoako Konpostaren erabilpenari esker

Badira urte batzuk, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (Gipuzkoako Konposta izenarekin merkaturatzen da), Abelur eta Kutxa Ekoguneak Baratze Parkea Sarean konpostaren erabileraren inguruan elkarlanean ari garela.

Elkarlan honetan, Gipuzkoako Konpostak Gipuzkoako etxetako biohondakina konpost bihurtzen du eta baratze bakoitzak behar duen konpost kantitatearen ekarpena egiten du. Abelur, Baratze Parke Sareko lurren analitikak egiten dituen enpresa arduraduna da, eta baita interpretatu eta lur bakoitzaren emankortasunaren arabera bere erabileraren inguruko gomendio teknikoak eskaintzen ditu ere. Kutxa Ekoguneak bestalde, gomendio horiek jarraituz, Gipuzkoako Konpostaren erabilera sustatzen du Baratze Parke Sarean.

Aurten, zenbait herrietan, 2014ean bildutako laginen emaitzen konparaketa egin ahal izan da. Eta bai, berri onak ditugu: bigarren aldiz aztertu diren lur guztiek emankortasuna hobetu dute eta ez da agertu kutsaduraren arrastorik.