2016 APIRILA 25
Bederatzi euskal kluster ekodiseinura batu dira
Ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuak Euskadin 952 milioi euroko balio ekonomikoa suposatzen dute, fakturazioaren %28,5a.
Apirilean bederatzi euskal kluster Basque Ecodesign Center ekimenera batu dira, produktuen bizi zikloaren fase guztietan ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeko asmoz eta ekodiseinuaren ezarpenari esker merkatuetan lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Akordio honetara batu dira: Euskadiko Automobilgintza Klusterra; Ingurumen Industrien Kluster Elkartea; Espainiako Makina, Erreminta, Osagarri eta Osagaien Fabrikatzaileen Elkartea; Energia Klusterra, Euskal Herriko Itsas Foroa; Ekipamendu, egur eta diseinu sektoreko Elkarte Klusterra, Aeronautika eta Espazioaren Euskadiko Elkarte Klusterra; Espainiako Trenbide Elkartea eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra.
Euskadi da ekodiseinuan ziurtagiria duten enpresen ehuneko handiena duen erkidegoa. Europako hegoaldean materia honen inguruan erreferente gisa kokatzen gaitu honek. Ekodiseinatutako produktu eta zebirtzuak Euskadin 952 milioi euroko balio ekonomikoa suposatzen dute, fakturazioaren %28,5a.
Gaur egun, Euskadin Ekodiseinuaren Kudeaketa UNE-EN ISO 14006 Arauan ziurtagiria duten ehun enpresa baino gehiago daude. Espainian ekodiseinuan ziurtagiria duten enpresa guztien %47a suposatzen dute.
Ekodiseinuaren 10 arauak
2005. urtean Jessica Lagerstedt eta Conrad Luttrop irakasle suediarrak bildu eta argitaratu zituzten ekodiseinuaren 10 arauak. Garatuko den produktuaren arabera interpretatu eta egokitu beharreko arau generikoen bilduma dira.
Puntu bakoitza ingurumenarekiko begirunea duten produktuen garapenerako kontuan hartu beharreko sententzia da.
- Toxikotasuna. Substantzia toxikoen erabilera eliminatzea edo, ziklo itxian mantentzea.
- Barne kudeaketa. Garraioan eta ekoizpenean baliabide eta energiaren kontsumoa txikiagotzeko kudeaketaren hobekuntza.
- Egitura. Produktu eta materialen egitura aukerak aprobetxatzea, produktuaren funtzionaltasunean eragin gabe bere masa gutxitzeko.
- Bizitza erabilgarriko kontsumoa. Produktuaren bizitza erabilgarrian energia eta baliabideen kontsumoa txikiagotu.
- Bezeroentzako zerbitzua. Eguneratze eta konponketa sistemak sustatu.
- Bizi luzeko produktuak. Produktuaren iraupenaren alde egin.
- Materialak eta akaberak. Kalitatezko materialetan, akabera tratamenduetan edo produktuak zikintasunetik, korrosiotik eta higaduratik babesteko egitura konponketan inbertitzea.
- Identifikazioa. Gidaliburu eta etiketen bitartez konponketa, birziklapena eta eguneratzea erraztea.
- Materialen garbitasuna. Birziklapena, konponketa eta eguneratzea erraztea material ezberdinak erabiliz, material hauek birziklatutakoak izanik eta nahastu ez daitezen.
- Elkarketak. Ahalik eta elkarketarako elementu gutxien erabiltze eta ingurumen-inpaktua kontuan izatea: torlojuak, itsasgarriak, parpailak eta blokeoak.