COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2020 OTSAILA 13

Consorci dels Residus del Vallès Oriental erakundeak Gipuzkoako Ingurumen Gunea bisitatu du

Bisitariek aparteko interesa agertu dute frakzio organikoa tratatzeko ereduaz eta biometanizazio plantaz.

José Ignacio Asensio: "Gaur, inoiz baino kontzienteagoak gara oso garrantzitsua dela zabortegien aroa behin betiko amaitzea, eta azpiegiturak izatea hondakinak modu seguru, moderno eta jasangarrian kudeatzeko gai direnak”.

Albert Camps: "Gipuzkoak gaikako bilketan izan dituen emaitzek eta frakzio organikoa tratatzeko estrategiak markatzen dute jarraitu beharreko bidea"

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakariak, Albert Camps Consorci del Vallès Oriental erakundearen ordezkariek –besteak beste, lehendakaria–, eta inguruko alkateek, Gipuzkoako Ingurumen Guneko (GIG) instalazioak bisitatu dituzte gaur. Haien interesa, bereziki, GIG-2ko biometanizazio plantan zentratu da, aurreikusten baitute konpostaje eta biometanizazio planta handitzea. Bisitan, Gunea osatzen duten planta eta instalazioetan barrena ibili dira.

GIG-2ko biometanizazio plantak 40.000 tonako ahalmena du urtean, eta gaika jasotako materia organikoa jasotzen du. Instalazioak izango duen teknologiari esker, biogasa ekoitzi eta energia sortuko da hondakinen frakzio organikotik. Urtean 13.000 MWh sortuko ditu plantak: 4.000 etxeren beharrak hornitzeko adina energia. Instalazio horrek, Epeleko konpostaje plantarekin batera, 10.000 tona tratatzeko eta urtean 4.000 tona konpost ekoizteko gaitasuna duenez, Gipuzkoan bildutako materia organikoaren % 100aren tratamendua bermatzen du. Planta 20.000 tona/urtean handitzeko aukera dago, etorkizuneko beharren arabera. Tratamendua egiten den nabeak 2.500 m2-ko azalera eta 11 metroko altuera ditu, eta GIG-2ko partzelaren mendebaldean dago.

Biometanizazio plantaz gain, Consorci-aren ordezkariek Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bi faseetako gainerako instalazioak eta plantak bisitatu dituzte, probaldian funtzionatzen ari direnak. Balorizazio energetikorako plantak errekuntza-probekin jarraitzen du, eta berriki ekin dio errausketa lineen etengabeko funtzionamenduari. Instalazioa martxoaren amaierarako guztiz abian egotea aurreikusi dute. Instalazio hori abian jarri ondoren, urtean 160.000 MWh sortuko dituela aurreikusten da, 45.000 etxe eta 130.000 pertsona inguru energia elektrikoz hornitzeko adina.

Zepak tratatzeko planta hasia da jasotzen balorizazio energetikoko plantaren errekuntza-probetatik datozen lehen hondakin solidoak, eta lehen tratamendu prozesuak hasi ditu. Ekoitzitako zepak birziklatuko ditu instalazioak, eta haiek agregakin birziklatu bihurtuko ditu, obra publikoan erabiltzeko. Hondakin birziklagarriak berreskuratzen dituen tratamendu mekaniko biologikoko (TMB) plantari dagokionez, errefusa balorizazio energetikoko plantara bidali aurretik, bere edukieraren % 80an funtzionatzen ari da dagoeneko.

Bisitaren amaieran, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakariak adierazi du Gipuzkoarentzat oso garrantzitsua dela azpiegiturak izatea hondakinak modu "seguru, moderno eta jasangarrian" kudeatzea ahalbidetuko diotenak. Zentzu horretan, adierazi duenez, "gaur, inoiz baino kontzienteagoak gara zabortegien aroa behin betiko amaitu eta Gipuzkoan ekonomia zirkularra bultzatu beharra dagoela, hondakinak lehengai bihurtuz eta energia berriztagarria sortuz".

Bestalde, Albert Camps Consorci dels Residus del Vallès erakundeko lehendakariak azpimarratu duenez, "Gipuzkoak gaikako bilketan izan dituen emaitzek eta frakzio organikoa tratatzeko estrategiak markatzen dute jarraitu beharreko bidea".