COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2019 OTSAILA 27 2018KO BIRZIKLATZE TASA %52,41 DA, 2020RAKO EUROPAK EZARRITAKO HELBURUA BI URTE LEHENAGO GAINDITUZ.

Europak 2020rako ezarritako helburuak gainditu ditu Gipuzkoak

La tasa de reciclaje de 2018 se sitúa en el 52,41%, superando los dos años de antelación el objetivo europeo establecido para 2020.

José Ignacio Asensio: Legealdi honetan Gipuzkoa Europako herrialde aurreratuenen mailan kokatu da hondakinen kudeaketaren, birziklatzearen eta berrerabilpenaren arloan. Herritarren lan onari eta hondakinen tratamendurako zein gaikako bilketarako azpiegiturei esker”.

Gaikako bilketak 13 puntuan gainditzen du errefusa frakzioa, %56,91ean kokatuz. Hirugarren urtez, gaikako bilketak errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan.

Bio-hondakinaren birziklatzea 4,59 puntu igo da eta %44,9an kokatu da. 2015-2018ko epean 15,84 puntu igo da, edukiontzioen sistemaren eraginkortasuna frogatuz.

Ontzien birziklatzeak ere hazkunde nabarmena izan du, 3,22 puntukoa hain zuzen. 2015etik 14,41 puntu hobetuz eta %66,01a lortuz.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, José Ignacio Asensiok, hiri-hondakinen bilketa eta birziklatzeari buruzko 2018ko datuak ezagutzera eman ditu. Asensiok datuak oso onak direla jakinarazi du, izan ere erakusten dutelako “Gipuzkoan aukeratu dugun eredua egokiena dela gure lurraldean sortzen diren hondakinei tratamendua emateko”. 2018ko birziklatze tasa %52,41 izan da, 2020rako Europak ezarritako %50eko helburua lehenengo aldiz, bi urte lehenago eta zabalki gaindituz. 2018ko datuek baieztatzen dute 2015-218ko epearen joera; izan ere, birziklatzeak 10,15 puntu igo da, orain lau urte %42,26koa zen eta gaur egun 52,41ekoa. Honen inguruan Ingurumeneko diputatuak adierazi du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen azpiegiturak martxan jartzen direnean eta gaikako bilakaerari esker, “Gipuzkoak epe laburrean gaindituko duela birziklatzearen %60a, Europako herrialde aurreratuenak bezala”.

Hazkunde esanguratsuenak bio-hondakinaren eta ontzien birziklatzean eman dira. 2017aren aldean, 4,59 eta 3,22 puntu igo dira, ontzietan %66,01a lortuz eta bio-hondakinean %44,90a. 2015-2018ko legealdian izan duen bilakaera nabarmena da ere, ontzien kasuan 14,41 puntukoa izan da eta bio-hondakinaren kasuan berriz, 15,84 puntukoa. Horrela, frakzio bakoitzari dagokion helburu espezifikoetan, Gipuzkoa Europako helburuak lortzeko 3,99 puntura dago ontzien kasuan eta 5,10 puntura bio- posible egingo du ehuneko hauek zabalki gainditzea.

Aldiz, grafikoan ikus daitekeen bezala, 2018an birziklatze tasak kontzeptu guztietan igo dira. Beirak gora egin du, %77,98tik %79,71era eta paperari eta kartoiari dagokionez, %75,20tik %77,40ra. Hortaz, bi frakzioek Europak 2020rako ezarritako helburuak gainditzen dituzte.

Hondakinen sorrera %1 igo da. Zehazki, 2017an 325.261 tona hondakin sortu ziren eta 2018an 328.609 tona. Hala eta guztiz ere, errefusak 11.000 tona jaitsi da eta 152.834 tonatik 141.812 tonara jaitsi da 2017-2018ko epean.

Hondakinen gaikako bilketari dagokionez, tasa %56,91ekoa da; hau da, 2017an baino 3,83 puntu gehiago. Errefusak berriz, behera egin du eta %46,92tik %43,09ra jaitsi da 2017-2018ko epean. Ondorioz, gaikako bilketak hirugarren urtez errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan. Asensiok azaldu du gaikako bilketak nabarmen hobetu dela. “Datu hauek agerian uzten dute beharrezkoa dela azpiegitura egokiak edukitzea hondakinak kudeatzeko, gure inguruko herrialde garatuenek egiten dutenaren antzera”.

2018ko datuetan, bio-hondakinaren gaikako bilketan lortutako zifrak nabarmentzen dira. 46.286 tona bildu dira, 2017an baino 5.863 tona gehiago; hortaz, 12,26ko igoera suposatzen du eta 72,47 kilo biztanle bakoitzeko. “Bio-hondakinaren bilketaren hobekuntzak bosgarren edukiontziaren eraginkortasuna egiaztatzen du atez ateko sistemaren aurrean. Bosgarren edukiontzia hedatzen den heinean, gaikako bilketaren datuak gora egiten dute”, adierazi du Asensiok zeinek herritarren konpromiso handia eskertu eta goraipatu du eta elkartasun eta konpromiso norabide honetan jarraitzea bultzatzen du.

Igoera hori mankomunitate guztietan gertatu da Debagoienan izan ezik. Azken honetan 1,43 puntu egin du behera. Hala ere, Debagoiena da gaikako bilketa tasa handiena duen mankomunitatea. Nabarmena da ere Urola Kosta (%21,60), Urola Erdia (%7,81) eta Debabarrenako (%4,71) mankomunitateen igoera.