COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2017 OTSAILA 12

GHK Birziklapenaren eta Berrerabilpenaren Klusterreko kidea da

Birziklapen sektoreko 30 enpresa erreferente baino gehiagorekin batera GHK Gipuzkoako Foru Aldundia buru duen Birziklapenaren eta Berrerabilpenaren lankidetza Organoaren parte da.

Birziklapenaren Nazioarteko Egunarekin batera 2016eko maiatzean sortu zen Organoa hau, Ekonomia Zirkularra sustatzeko sortu zen; izan ere, Ekonomia Zirkularra lehenetsi nahi da, eredu linealaren ordez, eta horretarako beharrezkoak dira erakundeen nahiz enpresen ahalegina eta laguntza. Klusterreko kideen artean industria, unibertsitate, teknologia zentro eta ingurumen aholkularitza ugari daude.

Organo honen xedea da partaidetzarako gune bat izatea, eragile guztien ordezkaritza izango duena, guztion artean Gipuzkoa iraunkorrago baterantz eta ekonomia zirkularrerantz egiteko. Horretarako, balio erantsi handiko industria bat sortu nahi da, materialak berreskuratu eta aplikazio berritzaileak bilatuko dituena, produktu linea berriak sortuko dituena, ezagutza eta ikaskuntza sustatuko dituena, eta birziklapen enpresa berriak sortzen eta finkatzen lagunduko duena. Hori horrela, industria berriak garatzeko aukera emango du, edo sinbiosi industrial berriak sortuko ditu, ikerketa lerroak gehiago garatuz eta tokiko enplegua sortuz.

Gipuzkoa bezalako lurraldeetan, kontzientzia sozialak eta ekintza instituzionalak eragin handia dute aurrerapauso itzelak birziklapenaren arloan. Izan ere, birziklatze tasa %47,25 bainoa gehiagokoa da, Europar Batasunak 2020 urterako ezarri duen %50eko helburutik hiru puntura

Lankidetza organoa enpresa hauek osatzen dute: Emaús Fundazioa, Ekorec, Ecogras, GHK, Cristina-Enea Fundazioa, Garbera Merkatal Zentroa, Ekolber, Gomavial, Iragaz, Serbitsu, Cometel, Cespa, Biurrarena, Aclima, Serkom, Ekotrade, Smart Compo, ZB Group, Asfaltia, Campezo, Birzitek, Cementos Rezola, UPV-EHU, Deustoko Unibertsitatea, Gaiker – IK4, CEIT, Teknimap, Ekos, Mirandaola Servicios Medioambientales, Edenway, Asmatu, Haginpe Ingurumen Aholkularitza eta Ondoan.