COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2018 APIRILA 26

GIG-2 esleituta, GHHKPO-n aurreikusitako azpiegiturak abiarazteko azken fasean daude

Asensio: "Azpiegitura berriek aukera emango dute tarifak bere horretan uzteko eta Gipuzkoako gaikako bilaketa zazpi edo zortzi puntuan hobetzeko. Horrela, Europak 2020rako ezarritako %50ko helburua gaindituko da".

"GIG abiarazita, Gipuzkoak hondakinak kudeatzeko egiten duen inbertsio guztia Lurraldera itzuliko da, 250 lanpostu sortuko baitira, 45.000 etxetara hornitzeko energia nahikoa sortuko baita eta jarduera horiek Foru Ogasunera zergak ingresatuko baitituzte".

"GIG-1eko Balorizazio Energetikoko Planta Gipuzkoako energia berriztagarrien iturri nagusia bihurtuko da, hartara CO2 emisioak murriztuz erregai fosilen kontsumoa aurreztuko dela eta".

"GIGek eta Klima Aldaketaren Zentroak aukera emango diote Gipuzkoari ingurumen kudeaketa aurreratu bat egiteko. Europaren helburuekin bat datorrena, eta behin betiko bertan behera uzteko zabortegietan eta kanpokoen dependentzian oinarritutako sistema zaharkitua".

GHK-ko kontratazio mahaiak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari proposatuko dio Gipuzkoako Ingurumen Gunearen (GIG) bigarren fasea esleitzea FCCk gidatzen duen aldi bateko enpresa batasunari. Izan ere, talde horren eskaintzak lortu du puntuaziorik onena, bai apartatu teknikoan, bai ekonomikoan. Aurkeztu den proposamenari jarraikiz, kontratistak gunearen eraikuntzaz eta kudeaketaz arduratu beharko du, eta 32,2 milioi euroko inbertsio bat egingo du biometanizazio planta batean eta balorizazio energetikoko plantatik datozen zepak birziklatzeko beste planta batean. Ordainean, kontratistak urtero 3,6 milioi euroko ordainketa finko bat jasoko du azpiegitura Gipuzkoaren eskura jartzeko, zeina Kontsortzioak bakarrik erabiliko baitu, eta zenbateko aldagarri bat tratatzen diren tonen arabera: 1.000.000 euro, gutxi gorabehera. Guztira 4,6 milioi izango dira urtean. Hori lizitazio motarekiko %20ko jaitsiera bat da. Emakidaren epea 20 urte izango da.

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria eta Ingurumeneko diputatuak esleipenaren garrantzia balioetsi du, harekin GHHKPOn aurreikusten diren azpiegituren abiaraztea azken fasean sartzen baitira. GHKtik egindako kudeaketak oso beherapen nabarmen bat ekarri du hasierako aurrekontuekiko, eta gaikako bilketaren eta birziklapenaren ehunekoetan ere eragin zuzena izango du, TMB materialak berreskuratuko direlako eta agregakin birziklatuak ekoiztuko direlako GIG-2n aurreikusten den zepen tratamendu plantan. Honen inguruan, Asensiok esan du: «Azpiegitura berriek aukera emango dute tarifak bere horretan uzteko eta Gipuzkoako gaikako bilaketa zazpi edo zortzi puntuan hobetzeko. Horrela, Europak 2020rako ezarritako %50ko helburua gaindituko da, %60a gaindituz, materia honetan aurreratuen dauden Europako herrialdeak bezala». Orobat adierazi duenez, «CMG abiarazita, Gipuzkoak hondakinak kudeatzeko egiten duen inbertsio guztia Lurraldera itzuliko da, 250 lanpostu sortuko baitira, 45.000 etxetara hornitzeko energia nahikoa sortuko baita eta jarduera horiek Foru Ogasunera zergak ingresatuko baitituzte».

Bigarren Ingurumen Gunean aurreikusitako biometanizazio plantak urtean 50.000 tona tratatzeko gaitasuna izango du, eta gaika bildutako materia organikoa jasoko du. Instalazioak izango duen teknologiari esker biogasa ekoiztu eta energia sortuko da hondakinen frakzio organikoarekin. Zepen balorizaziorako plantan, balorizazio energetikoko plantatik datozen hondar solidoak tratatuko dira, urtean 52.000 tona hartzeko gai izango da eta prozesu desberdinen bitartez hondar horiek agregakin birziklatu bihurtuko ditu, obra publikoan erabiltzeko moduan (errepideetan, eta abar). Martxan jartzean GIG-2 guneak 27 lanpostu zuzen sortuko dituela aurreikusten da, eta beste horrenbeste zeharkako.

Balorizazio energetikoko plantak eta biometanizazio plantak ekoizten duen energiak 45.000 etxe hornituko ditu, eta “GIGa Gipuzkoako energia berriztagarriaren lehen iturri bihurtuko du». Asensiok esan duenez «energia ekoizpenak eragin positiboa izango du, Gipuzkoako Berotegi Efektuko Gasen emisioak murriztuko baititu erregai fosilen kontsumoa aurreztuko denez”. Horrek garbi uzten du hondakinen kudeaketaren modeloaren garrantzia, klima aldaketaren aurkako borrokarako politiken markoan. 

GIG-2 Eskuzaitzeta poligonoan kokatuko da, Zubietan, 31.988 m2-ko partzela batean; bere bi plantak (biometanizazioa eta zepak), GIG-1eko tratamendu mekaniko biologikorako (TMB) eta balorizazio energetikorako plantekin batera (BEP), oinarrizko itxitura sistema bat dira Gipuzkoako hondakinen tratamendurako. Bi guneak 300 metro eskasera daude elkarrengandik. Azpiegitura Klima Aldaketaren Zentroak osatuko du, zeina gertuko partzela batean egongo baita. Zentro horren helburuetako bat izango da ekonomia zirkularra bultzatzea hondakinak baliabide gisa erabiliz.

Ingurumeneko diputatuak esan duenez, «CMGk eta Klima Aldaketaren Zentroak aukera emango diote Gipuzkoari ingurumen kudeaketa aurreratu bat egiteko. Europaren helburuekin bat datorrena, eta behin betiko bertan behera uzteko zabortegietan eta kanpokoen dependentzian oinarritutako sistema zaharkitua». Orobat, Asensiok ziurtatu du: «Ingurumen Gunearen bi faseak abiarazita, Gipuzkoak ebatzita izango du hondakinen arazoa legealdi amaieran, eta herritarrekin hartutako konpromisoa beteta egongo da. Horrela, lurraldea Europako herrialde aurreratuenekin lerrokatuko da hondakinen kudeaketari dagokionez».