2019 IRAILA 13
Gipuzkoak abian jarri du Zubietako biometanizazio planta, Ingurumen Gunea osatzen duen azpiegituretako bat
Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea obra-lanen azken fasean dago. Biometanizazio plantak 14.500 MWh urtean sortuko du, 4000 etxebizitza hornitzeko energia nahikoa.
José Ignacio Asensio: “Biometanizazio plantak eta Ingurumen Guneak gipuzkoarrok gaikako bilketan egiten dugun ahaleginari erantzun ematen diote”. “Zubietak eta Epelek berriz, Gipuzkoan bildutako materia organikoaren tratamendua bermatzen dute % 100ean”.
José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatuak, Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasearen (GIG-2) obra-lanak bisitatu ditu, biometanizazio planta proba fasean abiaraziko dela eta, Gipuzkoako hondakinak tratatzeko lau azpiegituretako bat, hain zuzen. Biometanizazio plantak urtean 40.000 tona tratatzeko gaitasuna izango du hasieran eta gaika bildutako materia organikoa jasoko du. Instalazioak izango duen teknologiari esker biogasa ekoiztu eta energia sortuko da hondakinen frakzio organikoarekin. Bigarren fasearen biometanizazio plantak urtean 14.500 MWh sortzea aurreikusten da, 4000 etxebizitzen beharrak asetzeko energia nahikoa.
Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea osatzen duten biometanizazio planta batek eta zepak heltzeko beste bat. Bi planta horiek osatzera datoz GIG-1 gunean dauden tratamendu mekaniko biologikoko planta eta balorizazio energetikokoa, horrela Gipuzkoako hondakinen tratamendua ixteko azpiegitura biribilduz.
Zepen balorizaziorako plantaren egitura amaituta dago eta balorizazio energetikoko plantatik datozen hondar solidoak tratatuko dira, urtean 44.000 tona hartzeko gai izango da eta prozesu desberdinen bitartez hondar horiek agregakin birziklatu bihurtuko ditu, obra publikoan erabiltzeko moduan (errepideetan, eta abar). Egun Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasearen lanek 70 pertsonari ematen die lan eta etorkizunean 27 lanpostu zuzen sortuko dituela aurreikusten da, eta beste horrenbeste zeharkako.
José Ignacio Asensio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidentea eta Ingurumeneko diputatuak azpiegitura honen abiarazteak duen garrantzia balioetsi du. Asensiok nabarmendu duenez, “biometanizazio plantak eta Ingurumen Guneak gipuzkoarrok gaikako bilketan egiten dugun ahaleginari erantzun ematen diote”. Honez gain, nabarmendu du ere Zubietak eta Epelek Gipuzkoan bildutako materia organikoaren tratamendua bermatzen dutela % 100ean.
GIG-2 Eskuzaitzeta poligonoan kokatzen da, Zubietan, 31.988 m2-ko partzela batean; bere bi plantak (biometanizazioa eta zepak), GIG-1eko tratamendu mekaniko biologikorako (TMB) eta balorizazio energetikorako plantekin batera (BEP), oinarrizko itxitura sistema bat dira Gipuzkoako hondakinen tratamendurako eta Gipuzkoak zabortegiak baztertzea posible egingo du 2020. urtetik aurrera. Bi guneak 300 metro eskasera daude elkarrengadik. Azpiegitura Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioak osatuko du (Naturklimak), zeina gertuko partzela batean egongo den. Fundazio horren helburuetako bat izango da ekonomia zirkularra bultzatzea hondakinak baliabide gisa erabiliz, hondakinak baliabide gisa erabiltzen dituzten ekimen eta proiektuak sustatuz.
GIG-1en obren egoera
Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lehenengo fasearen lanak aurreikusitako egutegiaren arabera gauzatzen ari dira eta Balorizazio Energetikoko planta abenduan martxan egotea aurreikusten da, proba faseari ekin ondoren, urrian hasiko dena. Abian jartzen denean urtean 160.000 MWh sortuko dituela aurreikusten da, 45.000 etxebizitza hornitzeko energia elektriko nahikoa sortu du, edo, 130.000 pertsonaren beharrak ase egingo ditu.
Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta apirilean hasi zen lanean eta instalazioaren proba epe honen lehen hilabetetan, TMBak 12.400 errefus hondakin tona tratatu ditu eta horietatik 815 tona berreskuratu ditu. TMBak 162.000 tonarentzako gaitasuna du eta gipuzkoarrok urtean sortzen ditugun 135.000 tona errefusa kudeatuko ditu batezbestean; nahastuta datozen material birziklagarriak berreskuratuko ditu, sartzen den materialaren % 8 eta % 10 artean (papera eta kartoia, plastikozko ontziak, burdin metalak eta burdinarik gabeko metalak). Ondoren, hondakinak bio-lehorketarako plantara eramango dira, bertan bere pisua eta tamaina gutxituko dira eta balorizazio energetikoko plantaren ekoizpena eraginkorragoa izatea posible egingo du. Hondakinak pisuan % 25 murriztea aurreikusten da fase honetan.
Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lau azpiegituren abiarazteari esker, Gipuzkoak azken belaunaldiko teknologiaz hornitutako abangoardiako zentroa izango du gure hondakinen tratamendurako, kudeaketa gardenaren bitartez eta Hondakinen Kontsortzioaren kontrol publikoarekin.