COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia
Jose Ignacio Asensio: "Gipuzkoak ekonomia sektore garrantzitsua garatzeko eta enplegua sortzeko aukera du hondakinen kudeaketa oinarritzat hartuta".

2016 IRAILA 15

Gipuzkoak ekonomia zirkularraren erronkak aztertu ditu ikastaro batean, prebentzioa eta birziklatzea aberastasun eta enplegu iturri gisa hartuta

Europako Batzordeak onartutako ekonomia zirkularreko neurri multzoak 6.150 euroko zuzkidura du

Joan den abenduan (2015/12/2), Europako Batzordeak ekonomia zirkularra sustatzeko hainbat neurri hartu zituen. Onartutako neurri horien helburua da hondakinen erabilera jasangarriagoa bultzatzea, eta birziklatze eta berrerabilera handiagoa sustatuz ixtea produktuen bizitza zikloa. Horrela, lehengaiak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dira, eta, ondorioz, baliabideak aurreztu, energia kontsumoa murriztu, eta berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa gutxitu. Onartu diren neurri multzoko 650 milioi euro Zerumuga 2020 programatik iritsi dira, eta 5.500 euro, hondakinak kudeatzeko egitura funtsetatik.

 Gipuzkoan ekonomia zirkularreko estrategia bat abian jartzeko gure gain hartu beharko ditugun erronkak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, “Prevención y Reciclaje, Fuente de Riqueza y Empleo” ikastaroa antolatu du EHUko Udako Ikastaroetako Fundazioarekin elkarlanean. Ikastaroan aztertu dira ekoizpen prozesu berrietan hondakinak lehengai gisa aprobetxatzeko aukerak, horrela, gure ekonomia aldatzeko eta enplegua sortzeko gai izango diren enpresak edo gizarte ekimenak sortzeko,   betiere, hondakinak murriztera, energia aurreztera eta isurketak gutxitzera xedatutako ikuspegi jasangarri batetik.

 José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azaldu duenez, ikastaroaren helburuetako bat izan da Gipuzkoan hondakinen inguruko eztabaida sustatzea etorkizunari begira, eta erakustea badaudela aukera oso interesgarriak ekonomiari eta enpleguari dagokionez etengabeko eztabaidatik haratago. Ildo beretik Asensiok adierazi duenez, “Gipuzkoak sektore ekonomiko garrantzitsua garatzeko aukera du hondakinen kudeaketaren inguruan, eta ezinbestekoa da tirabira antzuak alde batera uztea erronka horri heltzeko”.  Ikastaroan Europako eta estatu mailako adituak elkartu dira:  
Gunther Wolff, Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko (Hondakinen Unitateko) politiken arduraduna, eta ekonomia zirkularraren Europako estrategia eta enplegu hazkunderako horrek dakartzan aukerak izan ditu aztergai; Santiago Barba, Ekorec enpresako zuzendari nagusia, bere enpresaren esperientzia azaldu du, hainbat produktu ekoizten baititu automobilen eta kontsumoaren sektorerako, lehengai gisa plastikozko ontziak erabilita; Emaus Fundazioko Javier Pradinik, ekonomia zirkularraren eta gizarte ekonomiaren arteko harremana, eta berrerabilerak eta birziklatzeak gizarteratzeko proiektuak garatzeko eskaintzen dituzten aukeren berri eman du; Meritxell Torrentók, Aptys lurren eta substratuen prestatzaileen elkarteko eta Compostcat Kataluniako konpostatze enpresen elkarteko idazkari nagusiak gai hau jorratu du: “Estrategias de gestión y comercialización del compost”; Nerea Ayalak, zeinak moda ekoizten baitu birziklatutako materialetatik abiatuta, modaren munduan jasangarritasuna marka faktore gisa hartzeari buruz aritu da eta amaitzeko, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Jose Manuel Pinedak elikagaien aprobetxamendua izan du aztergai: “Aprovechamiento de los alimentos como estrategia de ahorro de recursos e inserción social”.