COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2016 APIRILA 21

Gipuzkoak legealdi amaierako Hondakinak kudeatzeko zentro aurreratua izango du teknologia eta ingurumen kotrolik aurreratuenekin

Azpiegitura hau dela eta, Mankomunitateek GHK-ri ordaindu beharko dioten tarifa 120-125 euroko izango da tona bakoitzeko.

Aldundia arduratuko da kontratoa kontrolatzeaz zerbitzua ez baita pribatizatzen.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak agerraldia izan du gaur Batzar Nagusietan Hondakinak Kudeatzeko zentroaren kudeaketa eredua azaltzeko.

Asensiok Bilduri erantzun dio gaur egun Mankomunitateek ez dutela hondakinak zuzenean kudeatzen kontsezioaren bitartez baizik, eta gauza bera gertatuko da Hondakinak kudeatzeko zentru berriarekin, kontsesioa izango baita. Eta GHK arduratuko da kontratoa kontrolatzeaz zerbitzua ez baita pribatizatzen.

“Gure hauteskunde programa betetzen ari gara eta programa horri babesa eman zioten gipuzkoar gehienek”, esan du. “Ez gara dirua erregalatzen ari. Hori Bildukok egin zuen ezer egin ez zuten enpresei indeminazioa emanez”, gainera du.

Osasun arloan Erraustegian izan ditzakeen arriskuei buruz, Asensiok adierazi duenez “dakitenei eta gaia Ikertu dutenei galdetu diegu eta hauek ez dagoela inolako arriskurik esan digute”.

“Hondakinen aferari behin-betiko irtenbidea ematea -jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurunearekiko irizpideei jarraiki- legealdi honetako helburu estrategikoetakoa da. Azaldu duenez, Gipuzkoa “hondakinak kudeatzeko gune aurreratua” izatera eramango du, Europar Batasunaren politikekin “eta ekonomia zirkularraren kontzeptuarekin” bat datorrena. “Teknologia eta ingurumen kontrolik aurreratuenak” ere izango ditu azpiegitura honek.

Zubietako hondakinak kudeatzeko zentroan lau planta eraikiko da.

  • Energia balioztatzeko planta bat, bi linea izango dituena eta 200.000 tona erretzeko eta elektrizitatea sortzeko aukera emango duena. Honi esker, 45.000 familientzat argindarra sortuko du urtean.
  • Tratamendu mekaniko-biologikoko zentro bat (TMB), errefusan agertzen diren baina birzikla daitezkeen materialak berreskuratuko dituena.
  • Biometanizazio-planta bat.
  • Zepak balioztatzeko zentro bat.

Lehen fasean, balioztatzeko planta eta TMB zentroa eraikiko dira –orain hasten da fase horren lizitazioa–. Lehen fase horren kostua 200 milioi euro ingurukoa da. Aldundiaren helburua dela hondakinen zentroa eraikitzeko baldintza-agiriak udaberrian lizitatzea eta, hartara, emakida irailaren amaieran esleitu ahal izatea, lanak urtea amaitu aurretik has daitezen. Azpiegitura guztiak legealdia bukaerarako martxan egongo dira.

Kudeaketa-eredua

Gaur egun GHK Administrazio Publikoen sektorearen barruan sartzen denez gero, haren aktiboak eta zorrak Aldundiaren kontuetan finkatzen dira. Hori dela eta, proiektua Aldundia eta kontsortzioko gainerako kideak zorpetu gabe garatuko bada, eta jada Inbertsioen Europako Bankuaren finantziaziorik ez dugunez gero, Aldundiak erabaki du formula publiko/pribatu baten bidez (PPP- Public Private Partneship) kudeatzea zentroa, betiere obra publikoko emakidaren kontratupean.

PPP irudi horren bitartez, Kontsortzioak bazkide pribatu batekin kontratatuko du plantaren eraikuntza, finantziazioa, jarduna eta mantentze integrala; 30-35 urteko epea izango duen kontratua izango da.

Bazkide pribatu horrek finantzatuko du osorik jarduna, bere arriskupean, eta horren ordainetan plantak sortzen duen energia ustiatu ahal izango du, gehi GHK-k zerbitzuagatik ordainduko duen zenbatekoa.

Edonola ere, energia-salmentaren zein zerbitzuaren ondoriozko ordainketa hori baldintzatuta dago. Batetik planta denboraren barruan eta modu egokian eraiki beharko da eta, bestetik, behar bezala mantendu beharko da eta zuzen funtzionatu beharko du. Aurrez itxitako prezio bat du eta baliagaitasun-ordainketa bidez egingo da.

PPP motako ereduak aukera emango du Administrazioaren zor gisa konputatu gabe garatzeko planta, eta bermatuko du epe luzerako efizientzia handiagoa.

GHK arduratuko da hondakinen altako kudeaketaz, baita transferentzia-estazioetan hondakinak biltzeaz eta plantaren oinera eramateaz ere; horrenbestez, Mankomunitateekin orain arteko harreman berari eutsiko zaio. Azpiegitura hau dela eta, Mankomunitateek GHK-ri ordaindu beharko dioten tarifa 120-125 eurokoa izango da tona bakoitzeko. Bestalde, bazkide pribatuarekiko harremanaz arduratuko da, eta haren egitekoak gainbegiratuko ditu, betiere haren jarduna ebaluatuta eta ordainsaria zerbitzuaren funtzionaltasunaren eta kalitatearen irizpide zorrotzen arabera definituta.