2019 URTARRILA 29
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak biohondakinaren eta konpostatzearen kudeaketa hobetzeko lursail baten erabilera eman dio Debabarrenako Mankomunitateari
Akordio honi esker, Mankomunitateak inausketa eta lorezaintza hondakinak uzteko leku bat izango du, eta Kontsortzioak, hondakin horiek eskuragarri izango ditu Epele eta Lapatxeko konpostatze plantetan egituratzaile bezala erabiltzeko.
José Ignacio Asensio: “Organikoaren bilketak potentzial handia du, baina beharrezkoa da bitartekoak zabaltzea eta herritarren parte-hartzea izatea kalitatezko konposta lortzeko”.
José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatuak, eta Arcadio Benítez, Debabarrenako Eskualde Mankomunitateko presidenteak, hitzarmena sinatu dute Mankomunitateak GHK-k eskuratutako lursail baten egingo duen erabileraren doako ematea erregulatzeko, Debabarrenako eskualdean sortzen diren inausketa eta lorezaintza hondakinak bildu eta gordetzeko, udaletatik eta mankomunitatetik jasotakoak.
Akordio honi esker, Mankomunitateak inausketa eta lorezaintza hondakinak uzteko leku bat izango du, eta Kontsortzioak, hondakin horiek eskuragarri izango ditu Epele eta Lapatxeko konpostatze plantetan egituratzaile bezala erabiltzeko. Akordioak bilketaren kudeaketa hobetzen eta konpostaren ekoizpenerako emandako materialaren kalitatea handitzen lagunduko du. Honen inguruan José Ignacio Asensio Kontsortzioko presidenteak nabarmendu du organikoaren bilketak potentzial handia duela, “baina beharrezkoa da bitartekoak zabaltzea eta herritarren parte-hartzea izatea kalitatezko konposta lortzeko”.
20 urteko erabilerarako ematearen iraupena ezarri da, hitzarmena gauzatzen denetik hasita, behin eta beste 10 urtez luzatu daitekeena. Emandako lursailak inausketa biltzeko eremu bat izan dezake, beste hondakinekin kutsadura gurutzatua ez emateko, transferentzia estazio batean gertatu daitekeena. Mankomunitateak bildu eta deskargatuko du inausketa, eta bere ardurapean egongo da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak material hori amaierako helmugara arte jaso bitartean.
Ibur-Celaizarretako terminoan dagoen mendi lursail honek (Eibar), duela gutxi egindako neurketaren arabera 3.780 m2-ko azalera du. Iparraldean Carabietako bidearekin muga egiten du; hegoaldean 1. Industrialdearen 31. lursailarekin; ekialdean, Eibar-Elgetako errepidearekin; eta mendebaldean, gainerako lursailarekin.