COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia
Jose Ignacio Asensio: «Erabaki honek Europako herrialdeen buruan jartzen gaitu hondakinen kudeaketan»

2016 UZTAILA 28 BATZARREAN IZAN DIRA KIDEEN % 100, ETA LIZITAZIOA ONARTU DA ALDEKO BOTOAK % 89,7 IZANDA, ETA SOILIK % 10,3 AURKA

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Orokorrak onartu ditu gaur Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lizitaziorako pleguak

Batzarrean izan dira kideen % 100, eta lizitazioa onartu da aldeko botoak % 89,7 izanda, eta soilik % 10,3 aurka

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari eta Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok balioespen on bat egin du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lizitaziorako agirien onartzeaz, «hondakinen kudeaketaren arazoa behin betikoz konponbidean jartzen baitu erabaki honek». Ingurumeneko foru diputatuak azaldu duenez, «onarpen honek erakusten du normaltasuna gailendu dela eta agintera iristerakoan gipuzkoar herritarrekin hartutako konpromisoak betetzen ari garela». Asensiok nabarmendu du «erabaki honek, gaikako bilketa eta birziklatze tasekin batera, Europako herrialde aurreratuenen buruan jartzen gaituela hondakinen kudeaketari dagokionez».

Adostasuna izan da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Orokorrean, kideen % 100 bertan zirela, % 89,7 aldeko botoei esker, aurkakoak % 10,3 soilik izan baitira. Lizitazioaren alde egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ordeztutako mankomunitate guztiek, Tolosaldekoak eta Urola Erdikoak izan ezik. Horrela, oniritzia ematen zaio Gipuzkoako Ingurumen Gunearen diseinu, eraikitze, finantzaketa, eragiketa eta mantenua,  obra publikoa emateko kontratu baten bitartez, esleitzeko kontratuaren espedientearen azterketa eta onarpenari.

Hemendik aurrera, enpresek 60 eguneko epea izango dute eskaintzak aurkezteko, eta, jarraian, behin betiko esleipena egingo da azaroan, obrak hasi daitezen, aurreikusten den bezala, datorren urteko urtarrilean.