COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2026 AZAROA 18

Gipuzkoako hondakinen kudeaketa-ereduak Ceutako Hiri Autonomoaren interesa piztu du

Ceutako ordezkaritza instituzional batek Gipuzkoako Ingurumen Gunera bisita egin du, bertako instalazioak, teknologia eta hondakinen tratamendurako eta balorizaziorako eredua bertatik bertara ezagutzeko.

Zubietan kokatuta dagoen Gipuzkoako Ingurumen Guneak Ceutako Hiri Autonomoko ordezkaritza baten bisita jaso du asteazken honetan. Ordezkaritzak lurraldean garatutako hondakinen kudeaketa-eredua eta instalazioetan ezarritako irtenbide teknologikoak bertatik bertara ezagutzeko interesa agertu du.

Ordezkaritzaren buru Alejandro Ramírez Hurtado izan da, Ceutako Ingurumen kontseilaria, eta harekin batera izan dira Cristina Zafra Costa Ingurumen zuzendari nagusia eta Carmen González Ingurumen teknikaria. Bisitan, GHK-ko zuzendari nagusi César Gimeno eta Urbaser enpresako ordezkariak ere izan dituzte lagun, tartean Andaluziako eskualdeko zuzendaria eta konpainiak Ceutako Hiri Autonomoan duen ordezkaria.

Bisitaren helburua Gipuzkoako Ingurumen Gunearen funtzionamendua ezagutzea izan da. Azpiegitura hori erreferentea da Europan, duen teknologiagatik eta hiri-hondakinen tratamenduari erantzun integral eta aurreratua emateko gaitasunagatik. Ceutako ordezkariek guneko hainbat prozesu ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste, hondakinen tratamendua, balorizazioa eta materialak zein energia berreskuratzeko prozesuak.

Gipuzkoako kudeaketa-ereduaren ezaugarri nagusia da prebentzioa, gaikako bilketa, birziklapena eta errefusaren frakzioaren tratamendu aurreratua uztartzen dituela. Horrela, hondakinek dituzten baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzen dira, eta zabortegietara bidaltzen den kopurua ahalik eta gehien murrizten da. Sistema horri esker, lurraldeak kudeaketa eraginkorrago eta jasangarriago baterantz egin du aurrera, Europako ekonomia zirkularraren helburuekin bat eginez.

Bisita honek Gipuzkoan egindako lana eta Gipuzkoako Ingurumen Guneak hondakinen kudeaketaren arloan erreferentziazko azpiegitura gisa duen kokapena aitortzen ditu. Eredu horrek berrikuntza teknologikoaren, prozesuen eraginkortasunaren eta baliabideen aprobetxamenduaren alde egiten du, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra politika publikoen erdigunean kokatuz.

Ceutako Hiri Autonomoak erakutsitako interesa Gipuzkoara hondakinen kudeaketaren arloko esperientzia ezagutzera hurbildu diren beste administrazio eta erakunde batzuen interesari gehitu zaio. Bisita horiei esker, ezagutzak trukatu eta irtenbide teknikoak zein antolamendu-irtenbideak partekatu daitezke, ingurumen-erronkei aurre egiteko eta kudeaketa-eredu jasangarriagoetarantz aurrera egiteko.

Gipuzkoako Ingurumen Gunea lurraldeko hondakinen kudeaketa-sistemaren azpiegitura nagusietako bat da. Berrikuntza teknologikoak eta ingurumen-plangintzak hondakinak baliabide bihurtzea, haien ingurumen-inpaktua murriztea eta ekonomia zirkularrago baterantz aurrera egitea ahalbidetzen dutela erakusten duen adibidea da.