COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2022 URRIA 11

Gipuzkoako hondakinen kudeaketa, erreferente Polonian

Poloniako Udal Zerbitzuen Foro Nazionaleko hogeita hamar zuzendarik baino gehiagok, Poloniako hiri nagusietatik (Varsovia, Krakovia, Poznan edo Wroclaw), herrialde horretako sektore ia osoa ordezkatzen dutenak, Gipuzkoako Ingurumen Guneko instalazioak bisitatu dituzte Zubietan.

Berriro ere, Gipuzkoako hondakinen kudeaketa erreferentea da Europan.

José Ignacio Asensio: “Zubietako Ingurumen Guneak Europako hondakinen kudeaketaren abangoardian jarri du Gipuzkoa. Ingurumen-kudeaketa aurreratua, beste lurralde batzuentzako adibidea, zabortegiak eta kanpo-mendekotasuna uztea ahalbidetu diguna eta Gipuzkoarako energia-iturri berriztagarri bihurtu dena”.

Poloniako Udal Zerbitzuetako Enpresa Zuzendarien Foro Nazionaleko hogeita hamar bat kidek Gipuzkoako Ingurumen Guneko instalazioak bisitatu dituzte, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidentearen eta César Gimeno GHK-ko zuzendariaren eskutik.

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatu eta Hondakinen Kontsortzioko presidenteak nabarmendu duenez, “Zubietako Ingurumen Guneak Europako hondakinen kudeaketaren abangoardian jarri du Gipuzkoa. Ingurumen-kudeaketa aurreratua, beste herrialde batzuentzako adibidea, zabortegiak eta kanpo-mendekotasuna uztea ahalbidetu diguna eta Gipuzkoarako energia-iturri berriztagarri bihurtu dena”.

Bisita honen helburua izan da esperientziak trukatzea eta hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako eredua bertatik bertara ezagutzea. Era berean, lurraldeko hondakinen tratamenduaren arloko legeriari buruz eta hura finantzatzeko ereduari buruz ikasteko interesa adierazi dute.

Gogora dezagun gaur egun, Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko aplikatzen den sistemari esker, % 55eko birziklatze tasa lortu dela (Estatuko batez bestekoa -% 34- baino 20 puntu handiagoa), eta gaikako bilketa % 60tik gorakoa izan dela lehen aldiz. Gipuzkoan gauzatutako ereduak, gaur egun, aukera ematen du lurraldeko hiri hondakinak hondakindegirik gabe kudeatzeko eta Europak ezarritako helburuak betetzeko.

Poloniako Krajowe Forum Dyrektorow Zakladów Oczyszczania Miast

Foro hori Poloniako hiri handienetako udal hondakinen garbiketa eta kudeaketa enpresetako zuzendarien elkarte nazional bat da, eta, guztira, Poloniako merkatu nazionalaren % 75 inguru biltzen du.

Estatutuetan ezarritakoaren arabera, elkartearen helburua da integratzea udalaren garbiketa industria eta hondakinen kudeaketa, eta herritarrak heztea ingurumena babestearen inguruan. Gaur egun, elkartea lankidetzan jarduten da sektore horretako nazioko eta atzerriko 120 enpresa ingururekin, eta jarduerak sustatzen ditu hainbat lege sistematan diharduten enpresen funtzionamenduari buruzko informazioa zabaltzeko edo antolaketako, kontabilitateko eta teknika eta teknologietako konponbideak sustatzeko eta ezagutarazteko.