COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2018 ABENDUA 18

Gipuzkoako Ingurumen Gunea (GIG-1) instalazioen azken fasean dago oinarrizko ekipamendu eta azpiegiturak iritsi baitira

Lanak 2019ko uda baino lehen amaituko dira eta, probaldia gainditu ondoren, udazkenean funtzionatzen hasiko da Ingurumen Gunea

Turbinaren instalazioarekin hasi dira dagoeneko, zeinek 180.000 MWh/urtean sortuko dituen, 45.000 etxebizitza hornitzeko energia elektriko nahikoa.

Gasen arazketa sistema instalazio fase aurreratuan dago eta emisioak Europako zuzentarauak eskatzen duenaren erdia baino gutxiagora murriztea posible egingo du.

José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidentea eta Ingurumeneko diputatuak, eta César Gimeno, GHK-ko zuzendari nagusiak, azken txanpan sarturik dauden Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lehenengo fasearen (GIG-1) obrak bisitatu dituzte. Une honetan, azken ekipamenduak instalatzen ari dira, zehazki, lurruneko turbina eta gasen arazketa sistema instalatzen ari dira. Bi ekipamendu hauek funtsezko osagaiak dira hondakinak energia elektriko bihurtzeko eta kutsatzaileen isuriak gehienezkoan gutxitzeko, egun indarrean dagoen europar arautegia aise betez. Horrela, GIG-1en obrek ezarritako eraikuntza epeak betetzen dituzte.

Aurreikusita dago egutegi ofiziala betetzea, eta instalazio osoa funtzionamenduan egotea, dagokion probaldia igaro ondoren, 2019ko urrian. Obra 2019ko ekainean amaitzea aurreikusten da. Tratamendu Mekaniko Biologikoaren plantari dagokion zatia lehenago amaituko da, eta espero da 2019ko martxoa/apirilerako hondakinak jasotzen hasi ahal izatea; beraz, instalazioa martxan jarriko da, zati batean, data horietarako.

2019an, Ingurumen Gunea abian jartzen denean, Gipuzkoak abangoardiako zentro bat izango du hondakinak tratatzeko, kudeaketa gardena izango da eta Hondakinen Kontsortzioaren kontrol publikoa izango du.

Lurruneko turbina

Turbina da GIG-1ek izango duen ekipamendu garrantzitsuenetariko bat, azpiegituraren oinarrizko osagaia izanik eta instalazioak burutuko dituena. Plantaren muina da hondakinen errausketaren prozesuan sortutako energia termikoa lurrun bihurtzea, zein aldi berean energia elektriko bihurtzen den lurreneko turbina / instalatutako sorgailua dela eta. Turbinak 420ºtan hartzen du lurruna eta 29 MW-ko potentzia sortzeko gaitasuna du; ohiko funtzionamenduan  180.000 MWh/urtean sortzea aurreikusten da.

GIG-1ean instalatu den turbina SIEMENS markakoa da. Turboalternadore honen bitartez sortutako energia elektrikoaren esportazioari esker, Ingurumen Guneak 45.000 etxebizitza hornitzeko energia elektriko nahikoa sortuko du, edo, 100.000 pertsonaren beharrak ase egingo ditu.

Gasen arazketa sistema

Arazketa sistemak hobekuntzarako tarte handia eskaintzen du isurketei dagokienez, Europako araudiak dioxina isurketetarako ezartzen duen muga %70 gutxituz. Hau da, araudiak baimentzen duen dioxina kopuruaren heren bat isuriko du gehienez ere. Erabiliko den teknologiari esker, GIGan aplikatuko diren exijentzia maila eta bermeak arauek beste industria motetarako ezartzen dituztenak baino askoz ere altuagoak izango dira. Esate baterako, GIGan isurketak, guztizko partikula kopurutan neurtuta, araudiak zementu fabrikentzat ezartzen duena baino 15 bider txikiagoak izango dira, siderurgiarako baimendutakoa baino 10 bider txikiagoak, eta industria kimikorako aplikatutakoa bano 75 bider txikiagoak.

Boldrocchi enpresa italiarrak hornitu du gasen arazketa sistema, zeinek esperientzia handia duen mota honetako ekipamenduen ezarpenean eta GIG-1en proiektuan teknologia aurreratuena ezarriko duen. Konbustio gasen arazketarako bereizitako bi linea ditu, eta horietako bakoitza errausketa unitate bati egokitzen zaio.

Helburu nagusia da emisio baxuenak lortzea eta eraginkortasun energetiko handia eskuratzea. Horretarako, jarraitutako bi aldiko sistema aukeratu da. Hauek dira linea bakoitzean gauzatzen diren faseak:

  1. Gas azidoen neutralizazioa bikarbonato lehorraren bitartez.
  2. Partikulen ezabapenerako 1. iragazkia.
  3. SCR (NOx-en murrizketa katalitiko selektiboa).
  4. Gasen neutralizazioa karearen edo ikatz aktibo adizioaren bitartez.
  5. Partikulen ezabapenerako 2. iragazkia.


Aipatutako erredundantziari esker, (gasen neutralizazioa eta partikulen ezabapena), aurreikusten diren emisioak bai Europako zuzentarauak eta baita Ingurumen Baimen Bateratuak exijitzen dituztenak baino txikiagoak dira. Sistemak absortziorako bi aldi ditu eta bigarren aldian ikatz aktibatuak tenperatura optimoan erreakzionatzen du. Honi esker, metal astunen, dioxinen eta furanoen emisioak gainontzeko ohiko sistemetan baino askoz txikiagoak dira..

Halaber, sistemaren iragazkien bi etapei esker, partikulen emisioak gainontzeko alternatibak baino askoz txikiagoak izatea eragiten du. Aldi berean, diseinuak konbustio gasen ahalik eta probetxu energetiko handiena eta erreaktiboen kontsumoaren txikiagotzea jasotzen du. Diseinu honek, gasen tratamenduaren hondakinen kantitate txikiena sortzen du ere gaur egun dauden teknologia guztien artean.