COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2016 ABENDUA 27

Gipuzkoako Ingurumen Guneak isurpen parametro guztiak hobetzen ditu eta Europako instalaziorik aurreratuenetakoa izango da

Urbaseren eskaintzak gaur egun dagoen arazketa sistema aurreratuena dauka eta % 70ean gutxituko ditu Europako araudiak ezartzen dituen dioxina isurketak

  • Markel Olano: “Irtenbide honek konpondu egingo ditu Gipuzkoako beharrak soluzio moderno eta eraginkor batekin. Eta horri esker, Gipuzkoa Europako lurralde aurreratuenen pare edo gainetik egongo da”.

  • José Ignacio Asensio: “Erabilitako teknologia aurreratuari esker Gunea hasiera hasieratik prestatuta egongo da etorkizunean egon daitezkeen lege zorrotzagoetara egokitzeko”.

  • Kontratua guztira 768 milioitan esleitu da -urteko 24 milioi, 32 urtez-, 200 milioi euro baino gehiagoko aurrezpenarekin hasierako aurrekontuari dagokionez.


Hondakinen Konsortzioko batzarrak, kontratazio mahaiak proposatuta, onartu du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen (GIG-1) eraikuntza, kudeaketa eta ustiapena Urbaserrek eta LKS, Moyua eta Altuna y Uria enpresek osatutako ABEEri esleitzea. Esleitutako instalazioak oso teknologia aurreratua du isurketei dagokienez, eta, horrela, gainditu egiten ditu araudi zorrotzenek eta Eusko Jaurlaritzak emandako ingurumen baimen bateratuak ezarritako  parametroak. 

Markel Olano Diputatu Nagusiak adierazi duenez “gaurkoa egun garrantzitsua da Gipuzkoarrentzat, aurreko legealdiko etenaldiaren ondoren, hondakinen arazoari emango diogun irtenbidea behin betiko onartu dugulako”

Olanok gogora ekarri du huteskundeetara programa zehatz batekin aurkezteaz gain koalizio gobernuak proiektu konkretua mahaigaineratu zuela hondakinen aferari irtenbidea emateko. “Arazoa konpontzeko konpromisoa hartu genuen eta hemen dago irtenbidea. Egingo genuela esan genuen, eta ondo egingo dugu. Irtenbiderik onena izango da ingurumen eta ekonomia arlotik. Hori dela eta, Europako hiriburuekin alderatuta, ziurtatu dezakegu Gipuzkoak errauskailurik aurreratuena izango duela. Irtenbide honek konpondu egingo ditu Gipuzkoako beharrak soluzio moderno eta eraginkor batekin. Eta horri esker, Gipuzkoa Europako lurralde aurreratuenen pare edo gainetik egongo da. Eta hori guztia baldintza ekonomiko egoki eta lehiakor batzuekin egingo dugu, gipuzkoarrei dirua aurreztea ahalbidetuko diotenak”.

José Ignacio Asensiok Ingurumeneko Diputatuak jasotako eskeintzen maila altua azpimarratu du eta horregatik Europako legeek exijitzen dutena gainditzen du eta 94.000 tonelada CO2 emititzea ekidingo du. Horrez gain, 45.000 etxebizitza hornitzeko adina energia sortuko du eta ingurumen ikuspegitik onena, 

Goi mailako eskaintza da, eta horri esker Gipuzkoako GIG Europako tratamendu zentrorik aurreratuenetakoa izango da, eta ingurumen berme zorrotzenak beteko ditu. Era berean, adierazi du José Ignacio Asensiok erabilitako teknologia aurreratuari esker GIG-1 hasiera hasieratik prestatuta egongo dela etorkizunean egon daitezkeen lege zorrotzagoetara egokitzeko.

Aurkezpenean erantsita doan koadroan ikus daitekeen bezala, arazketa sistemak hobekuntzarako tarte handia eskaintzen du isurketei dagokienez, Europako araudiak dioxina isurketetarako ezartzen duen muga % 70 gutxituz.  Hau da, araudiak baimentzen duen dioxina kopuruaren heren bat isuriko du gehienez ere. Erabiliko den teknologiari esker, GIGen aplikatuko diren exijentzia maila eta bermeak arauek beste industria motetarako ezartzen dituztenak baino askoz ere altuagoak izango dira. Esate baterako, GIGen isurketak, guztizko partikula kopurutan neurtuta, araudiak zementu fabrikentzat ezartzen duena baino 15 bider txikiagoak izango dira, siderurgiarako baimendutakoa baino 10 bider txikiagoak, eta industria kimikorako aplikatutakoa bano 75 bider txikiagoak.

Errendimendu energetikoa

Urbaser eta beste enpresa gipuzkoarrek osatzen duten ABEEk aurkeztu duen eskaintzaren beste alderdi aipagarri bat da proposatutako instalazioaren errendimendu energetikoko faktorea. Izan ere, baldintza agirietan eskatutakoa eta Europako araudiak exijitutakoa baino % 30 altuagoa da. Hondakinen aprobetxamendu handiago horrek hondakinen balorizazioa areagotzen du, eta horrek 45.000 etxe baino gehiago hornitzeko nahikoa energia sortzea eragiten du. Materialen aprobetxamenduari dagokionez, instalazioan aurreikusten den tratamendu mekaniko-biologikoko plantak bermatzen du % 7,7 berreskuratzea, urteko 10.000 tona inguru, baldintza agirietan % 5 eskatzen bazen ere.

Eskeintza lehiakorrena

Alderdi ekonomikoari dagokionez, esleipendun suertatu den eskaintza da denetan lehiakorrena, % 25 beheratzen baitu baldintza agirietan ezarritako aurrekontua; hori horrela, urteko bi milioi euroko aurrezpena dakar (kontratuaren indarraldian guztira 64 milioi), bigarren postuan geratu den eskaintzarekin alderatuta. Hain zuzen ere, ABEEk 217 milioi euroko inbertsioa egingo du, GIG eraiki eta abiarazteko, tratamendu mekaniko-biologikoko eta balorizazio energetikoko pantekin. Gunea martxan jarri bezain laster, kontratistak 24 milioi jasoko ditu urteko. Zenbateko horretan sartzen dira egindako inbertsioagatiko eta instalazioaren kudeaketagatiko ordainketak. Horrela, guztira 768 milioi euro izango dira, kontratuak iraungo duen 32 urteetan. Baldintza agirietan ezarritako aurrekontuaren gainean 200 milioi euro baino gehiago aurreztuko dira, eta horrek eragin nabarmena izango du mankomunitateek ordaindu beharreko tarifan. Egingo den inbertsioak enpleguan ere izango du eragina. 80 lanpostu zuzen sortuko dira, eta zeharkako 100. Horri dagokionez, esleipendunak Gipuzkoan indarrean dauden hitzarmenak aplikatzeko eta kontziliazioaren arloko politika aurreratuenak ezartzeko konpromisoak hartu ditu. Instalazioa eraiki eta martxan jartzeko aurreikusten den epea 30 hilabetekoa da, kontratazioan ezarritakoa baino zazpi hilabete gutxiagokoa.

Punta-puntako teknologia

Eskaintza irabazlea aurkeztu dutenak dira Urbaser, liderra hondakinen kudeaketan eta tratamenduan; LKS, Moyua, Murias eta Altuna y Uria enpresak; Meridian Investments funts frantziarra, azpiegituren finantzazioan eskarmentu handikoa; eta Steinmuller Babcok teknologo alemaniarra. Azken hori da, hain zuzen ere, balorizazio plantako labean aplikatuko diren teknologien arduraduna. Mundu mailako erreferentzia da gai honetan; 460 errekuntza unitate eta mota honetako 49 planta instalatu ditu mundu osoan zehar. Urbaserrek, bestalde, CNTY talde txinatarraren babesa du. Ingurumenean eta hondakinen kudeaketan espezializatuta dago. 7 planta instalatu ditu jada, eta beste 6 eraikitzen ari da. Horrela, urtean 5 milioi tona kudeatuko ditu guztira.

Alderdi horiek guztiek punta-puntako teknologia duen eskaintza osatzen dute. Berme guztiak ditu, eta erantzun integrala eskaintzen die planteatutako beharrei. Ingurumeneko arduradunen hitzetan, eskaintza “moderno eta eraginkorra da, Gipuzkoak herrialde aurreratuenen mailara jartzeko behar dituen soluzioak eskaintzeko diseinatua, eta hori guztia baldintza ekonomiko lehiakorrenetan, gipuzkoarren poltsikorako aurrezpena ahalbidetuz”.