COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2017 MARTXOA 01

Gipuzkoako Konposta Baratze Parkea Sarean erabiliko da

Hitzarmen honi esker baratze sarea osatzen duten 1045 baratze ekologikoetan konposta erabili ahal izango dute

Asensiok baieztatu du produktua balorean jartzea eta bere erabilera sustatzea guztion egitekoa dela, onurak gizarte osoarentzat izango direlako

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako Presidentea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatua den Jose Ignacio Asensiok eta Kutxa Ekoguneko Zuzendariak, Mikel Insaustik, hitzarmena sinatu dute gaur goizean materia organikoaren bilketaren bitartez Gipuzkoan lortzen den konposta Baratze Parke Sarea osatzen duten 1.045 baratze ekologikoetan erabiltzeko. Hitzarmen honen ondorioz Baratze Parkea Sarearen erabiltzaileek lurzorua mimatzeko eta barazkiak elikatzeko behar adina konpost izango dute eskura, eta bide batez, hondakin organikoen zikloari itxiera emango zaio, sukaldetako hondakinak berriz ere sukaldetara itzuliz, barazki gozoen itxurapean baina.

Hauek dira hitzarmenaren helburuak: Gipuzkoan sortzen den konpostaren balioa, erabilpena eta merkaturatzea sustatzea, Ekogunearen ‘Baratze Parkearen’ baratze ekologikoetan konposta medeagarri organiko gisa erabiltzea eta lurzoruaren emankortasunaren esparruan jardunbide iraunkorragoak sustatzea, herritarrek produktuaren balio eta kalitatearen inguruan kontzientzia hartzeko.

Zentzu honetan Asensiok adierazi du hondakin organikoak konpost bilakatzean naturarekin erlazio berezia eraikitzea dela eta jendarte bezala harro sentiarazi behar garela. “Ildo honetatik, produktua balorean jarri eta bere erabilera sustatzea guztion egitekoa da, onurak gizarte osoarentzat izango baitira”, nabarmendu du Diputatuak.

Aurreko hitzarmenen sinadurari esker lortutako emaitzak oso positiboak izan dira. Baratzakideen konpost eskaerak hasierako espektatiba guztiak gainditu zituen.
2016 urteko udazkenean egindako analisiak 2014 urtean bildutako laginen emaitzekin konparatu dira. Analisi hauei esker, Gipuzkoako Konpostaren eraginaren jarraipena egin ahal izan da. Bigarren aldiz aztertu diren lur guztiek emankortasuna hobetu dute eta ez da agertu kutsaduraren arrastorik.

Gaur egun Baratze Parkea Sarean Gipuzkoako 16 udalerrik hartzen du parte (Hernani, Alegia, Lezo, Errenteria, Usurbil, Tolosa, Zegama, Azpeitia, Anoeta, Elgeta, Azkoitia, Villabona, Berrobi, Urnieta eta Irun) eta Ekoguneko Baratze Parkea, Ekogunea parkean kokatzen dena. Laster Ikaztegieta eta Beasaingo Baratze Parkeak abian jarriko dira, eta orduan, 1.120 lur-sail ekologiko kontsumo propiorako izango dituzte erabilgarri. Estatu mailako baratze sare handiena osatuz, lur-sail ekologikoen 50.800 m2 –ko hedadurarekin.

Gure etxeetako sukaldeetan sortzen diren hondakin organikoekin egindako konpostari esker, berriro ere lurrari itzultzen zaio, ongarri natural moduan, lehen lur horrek eman duena. Horrela osatzen da materia organikoaren zikloa.

Konposta %100 organikoa den baliabide aberatsa da eta hainbat erabilpen du lorezaintzan, nekazaritzan eta paisaiaren berreskuratzean; eta era askotako onurak, bai ekonomian eta bai ingurumenean ere.

Gipuzkoa berebiziko ahalegina egiten ari da materia organikoa gainerako hondakin guztietatik bereizita biltzeko; hau da, hondakinen arazoari modu arduratsuan erantzuten ari da. Lehengai hori, inausketako hondakinetatik datorren material egituratzailearekin batera, konpost bihurtzen da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Lapatxen (Azpeitia) duen plantan, eta laster Epeleko (Bergara) konpostatze planta gehituko zaio. Oraintxu eskuratu du Epeleko plantak medeagarri organikoaren erregistroa, beraz, konposta igorri dezake. Laster esleituko da plantaren kudeaketa eta konpostaren merkaturatzea.

Gipuzkoa Konposta izenarekin merkaturatzen da. Gipuzkoako Konposta A kalitatekoa da, mailarik handiena hain zuzen ere, gipuzkoarrok gure etxeetan oso ondo bereizten ari garen seinale. Kalitate handi honi esker, Gipuzkoako Konposta baratze ekologikoetan erabil daiteke, Kutxa Ekogunearekin sinatuko den hitzarmen honek erakusten duen bezala.