2017 OTSAILA 24
Gipuzkoako Konposta erabili dute Oiz mendiaren basoa berreskuratzeko
Gipuzkoako Konposta Durangoko Euskal Ingurugiro Iraunkorreko Berdeago Azokan egon zen otsailaren 10-11 eta 12an. Honi esker, lankidetza akordio bat lortu da Eko Oiz, ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin konpromisoa duen Elkartearekin.
Akordioaren lehen fasean, Eko Oiz elkarteko haur eta helduek 700 haritz, mizpirondo eta gereziondo landatu zituzten Oiz mendian pasaden otsailaren 12an Gipuzkoako Konposta erabiliz. Basoa berritzen jarraitzea aurreikusi da. Horretarako, Gipuzkoako Konposta erabiliko dute, materia organikoaren zikloa osatuz.