COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

2016 AZAROA 21

Gipuzkoako Konposta "Hondakina ala lehengaia?" erakusketaren partaide

Azaroak 21tik 25ra artean egongo da ikusgai Donostiako Bulebarrean, goizeko 11:00tik arratsaldeko 19:00ak bitartean

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, hainbat entitate esanguratsurekin batera ekimen ugariko egitaraua prestatu du. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 19tik 27ra bitartean ospatzen da eta bere helburua produkzio eta kontsumo ohituren eguneroko portaera aldatzea da.

Ekimen horien artean, karpa bat kokatu da Donostiako Bulebarrean, “Hondakina ala lehengaia?” lemapean. Azaroak 21tik 25ra bitartean egongo da ikusgai, goizeko 11:00tik arratsaldeko 19:00ak arte. Hondakin mota ezberdinak tratatzen dituzten bost enpresa gipuzkoar egongo dira bertan: Elkober, Ekorec, Ekogras, Gomavial eta GHK, Gipuzkoako Konpostarekin.
 
Zer egiten dute etxean kontu handiz bereizten dugun zaborrarekin? Zerbaiterako balio al du? Hainbat hondakin (plastikoa, olioa, bio-hondakina eta kautxua) lehengai  gisa tratatzen dituzten 5 enpresa gipuzkoarrek, hondakin horietatik abiatuta zein material eta produktu fabrikatzen dituzten erakutsiko dute.