COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2018 IRAILA 24

Gipuzkoan ekonomia zirkularra sustatzeko gakoa izango da Ingurumen Gunea

GIG-1en obren %60a gainditu da dagoeneko eta tratamendu mekaniko-biologiko planta martxoan hasiko da martxan. Instalazio guztiak funtzionamenduan egongo dira 2019ko urrian.

José Ignacio Asensio: “Balorizazio energetikoa energia berriztagarriko iturria da, erregai fosilen kontsumoa ekiditen du eta isuriak murrizten zein klima aldaketa gelditzen laguntzen du”. “Ez du zentzurik zabortegietan baliabide baliotsuak lurperatzea gure semeei ingurumen hipoteka handia utziko geniekeelako”.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkeak gaur goizean hartu du “Waste to Energy: Hondakinen kudeaketa Europan” jardunaldia; GHK-k, lurraldeko hondakinak kudeatzeaz arduratzen den organoak antolatuta. Parte hartu dute topaketa honetan José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatuak; César Gimenok, GHK-ko zuzendari nagusiak; Peter Georg Quicker-ek, Alemaniako RTW Aachen University-ko erregaien teknologien unitateko zuzendaria Alemanian; eta Jan-Peter Born-ek, Holandako HVC Alkmar-eko merkataritza-garapeneko arduradunak.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko foru diputatu den José Ignacio Asensio izan da kurtsoari hasiera eman diona eta gogora ekarri nahi izan du Parisko Goi-bilerak hondakinen balorizazio energetikoa energia berriztagarria dela diola. Bere hitzaldian nabarmendu du balorizazio energetikoak erregai fosilen kontsumoa ekidin egiten duela eta isuriak gutxitzen zein klima aldaketa gelditzen laguntzen duela. “Ez du zentzurik zabortegietan baliabide baliotsuak lurperatzea gure semeei ingurumen hipoteka handia utziko geniekeelako”, adierazi du Asensiok zeinek Ingurumen Gunearen zereginaren balioa nabarmendu du Gipuzkoa Europako herrialde aurreratuenek duten hondakinen kudeaketa sistema berdinaz hornitzeko.

Jarraian, Peter Georg Quicker irakasleak eta Jan-Peter Born doktoreak Europako balorizazio energetikoko instalazioen esperientziak ezagutarazi dituzte. Peter Georg Quicker irakasleak birziklatzearen eta balorizazio energetikoaren osagarritasuna azaldu du eta balorizazio birzikla ezin daitezkeen hondakinentzako balorizazio energetikoa aukeratu beharko genukeela adierazi du: “Ingurumenaren kutsadura ekiditeko, osagarri toxikoak ezabatzeko eta batez ere, zabortegiak ekiditeko”. Bestalde, hondakina energian bihurtzen dela nabarmendu du eta gasen arazketak ematen duen segurtasuna azpimarratu du ere. Jan-Peter Born doktorea berriz, Europan errausketa-zepen aprobetxamenduari buruz aritu da: “Errausketa-zepak oso baliagarriak dira, haien bitartez obrarako materialak sor daitezke eta metalak berreskuratu daitezke. Birziklapenaren helburuak handitzen dira ere, Europako Batzarrak metalen berreskuratzea balorizazio energetikoaren bitartez alternatibarik hoberena dela baitio”. Amaitzeko, César Gimeno GHK-ko zuzendari nagusiak, Gipuzkoako proiektua ezagutzera eman du, obren %60a gainditu duena dagoeneko. Tratamendu mekaniko-biologikoko planta martxoan jarriko da eta gainontzeko instalazioak 2019ko urrian funtzionamenduan egotea aurreikusten da.

Gipuzkoako Ingurumen Guneari esker zabortegiak deuseztatuko dira, hauek eragiten duten ingurumen arriskua ezabatuz. Balorizazio energetikoko plantek energia eta aberastasuna sortzen dute, erregai fosilei alternatiba eskainiz. Gipuzkoak gaur egun guztizko menpekotasuna du alor honetan. Bestalde, zepen-balorizazio instalazioak urtean 52.000 tona hartzeko gai izango da eta prozesu desberdinen bitartez hondar horiek agregakin birziklatu bihurtuko ditu, obra publikoan erabiltzeko moduan. Plantan ekoiztutako hondarrekin urtero 10 kilometroko errepide tartea asfaltatuko lirake, Donostia eta Andoain arteko distantzia gutxi gorabehera. Balorizazio energetikoko plantak eta biometanizazio plantak ekoizten duen energiak 45.000 etxe hornituko ditu, eta Gipuzkoako Ingurumen Gunea Gipuzkoako energia berriztagarriaren lehen iturri bihurtuko da.

Gipuzkoako sistema Europako zuzentarauetan oinarritzen da eta bere funtsezko printzipioak dira: prebentzioaren, kontzientziazioaren eta  sentsibilizazioaren bidez, sortutako hondakinak ahalik eta gehien murriztea, batetik, eta, material birziklagarriak berreskuratuz eta hauek duten energia aprobetxatuz, hondakina baliabide gisa  erabiltzea. Printzipio horiek eta Europako zuzentarauak zehaztutako hondakinen kudeaketaren hierarkia kontuan hartuz, eta zabortegiekin alderatuz gero, balorizazio energetikoa (errausketa, energia sortzeko) da aukera nagusia eta soluziorik onena Gipuzkoak bizi duen problematikari irtenbidea emateko.

“Waste to Energy: Hondakinen kudeaketa Europan” jardunaldiak Europako eta Gipuzkoako hiri-hondakien tratamenduaren egungo egoera mahai gainean jarri du eta balorizazio energetikoa hondakinen isurtzearen irtenbidearen parte dela azpimarratu du. Horretarako, Peter Georg Quicker irakaslearen eta Jan-Peter Born doktorearen parte-hartzea izan du. Bi adituek nabarmendu dute ezinbestekoa dela herrialde guztiek hondakinen hierarkia errespetatzea, hondakinen baliabideak aprobetxatzea eta zabortegia azkeneko aukeratzat uztea ingurumenarekiko duen eragin negatiboa dela eta.

Bi adituek parte hartu zuten lehengo astean Bilbon ospatutako Hondakinen Balorizazio Energetikoko Planten Europar Konfederazioaren 9. Kongresuan. Batzar honek hondakinen kudeaketaren arloan 200 aditu baino gehiago elkartu zituen eta bere foku nagusia ekonomia zirkularra izan zen. Batzordeko partehartzaileek hondakinen kudeaketa egokiaren garrantzia azpimarratu zuten, Europar Batasunaren erronka nagusietako bat izanik. Balorizazio energetikoen zeregina nabarmendu zuten ekonomia zirkularrerako bidean. Eredu berri honetan, produktuen eta materialen balioa ahalik eta denbora gehienean luzatzen delako.