GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Berriak

Hondakinen Kontortzioak Urnietako ontzien planta eta Sasietako Transferentziagunea hartu ditu

José Ignacio Asensio: "Zenbait azpiegiturari esker, hala nola Urnieta eta Legazpiko ontzi plantak edo Sasietako trasnferentziagunea, Gipuzkoak aurrera egiten du eta birziklatze-datuak hobetzen ditu".

Urnietako ontzien planta eta Sasietako Transferentziagunea Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren operatiban integratzeari esker, GHK-k lurraldeko hiri-hondakinen altako kudeaketa-sare osoa osatzen du, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Planean (GHHKPO) ezarritakoa betez.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, gaur egindako batzarrean, aho batez onetsi du ontzi arinak bereizteko eta sailkatzeko Urnietako plantaren harrera, baita titulartasunaren aldaketa ere, San Marko Mankomunitateak baitzuen titulartasuna, eskualdatzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari (GHK).

Ontzi planta horrek zerbitzua ematen die San Marko eta Txingudiko mankomunitateei, eta, Legazpiko ontzi plantarekin batera, zeina 2018an berritu baitzen, tratamendua ematen die Lurraldean sortzen diren ontzi hondakin guztiei. Bai Legazpiko ontzi plantak bai Urnietakoak erantzuna ematen diote ontzi bilketari, zeina % 67,68koa izan baitzen 2020an. Iaz, 14.000 tona ontzi baino gehiago tratatu ziren Urnietako instalazioetan.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 1.760.000 euro ordainduko dizkio San Marko Mankomunitateari, instalazioa eskualdatzearen truke. Titulartasunaren eskualdaketak datorren 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Sasietako Transferentziagunea

Orobat, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrak administrazio arteko hitzarmen bat onetsi du, aurkako botorik gabe, Sasietako Mankomunitatearekin, Sasietako zabortegiko partzela baten erabilera lagatzeko, 33 urtez, bertan hiri hondakinen transferentziagune bat eraiki eta operatzeko, azpiegitura hori atxikiz hondakinak kudeatzeko zerbitzu publikoari, zeinaren eskumena baita Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarena.

Hondakinen Kontsortzioak transferentziagune bat diseinatu eta eraikiko du partzela horretan, eta bere gain hartuko du behar den inbertsio osoa Sasietako Transferentziagunea eraikitzeko, zeinaren helburua baita honelako hondakinak jasotzea: hiri hondakinekin asimilagarriak diren etxeko hondakinen errefusa, birziklatu ezin diren tamaina handiko etxeko tresnen errefusa, etxeko biohondakinak, eta parke eta lorategietako inausketa-hondarrak.