COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

Irtenbiderik onena

Gipuzkoarentzako irtenbiderik onena

 

poxpoloa

Gipuzkoan sortzen den hiri-hondakin bolumena eta bertako zabortegien egungo egoera bateraezinak dira. Gure lurraldean gaur egun dauden zabortegiak betetzen eta ixten ari dira. Hortaz, une honetan gure hondakinak Frantziako, Nafarroako eta Kantabriako zabortegietara eraman behar ditugu.

Arazo horri aurre egiteko, Europako zuzentarauetan eta Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016ko Plan Integralean (GHHKPI) oinarritutako kudeaketa-sistema berri bat hartu behar da kontuan. Sistemak funtsezko bi printzipio ditu: prebentzioaren, kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren bidez, sortutako hondakinak ahalik eta gehien murriztea, batetik, eta, material birziklagarriak berreskuratuz eta hauek duten energia aprobetxatuz, hondakina baliabide gisa erabiltzea, bestetik.

Gipuzkoan sortzen diren hiri-hondakinen bolumena eta bertako zabortegien gaur egungo egoera bateraezinak dira.

GHHKPI planaren bi printzipio horiek eta Europako zuzentarauak zehaztutako hondakinen kudeaketaren hierarkia kontuan hartuz, eta zabortegiekin alderatuz gero, Balorizazio Energetikoa (errausketa, energia sortzeko) da aukera nagusia eta soluziorik onena Gipuzkoak bizi duen problematikari irtenbidea emateko.

Europar Batasunaren iritziz hondakinak zabortegira eramatea da irtenbide okerrena eta azkena, iraunkortasunaren aldetik eskasena delako. 2030erako helburua Europako zabortegi gehienak  ixtea da.

 

GIPUZKOAKO INGURUMEN GUNE BERRIA

2030erako helburua Europako zabortegi gehienak ixtea da.

Hondakin Hierarkia

Egoera honen aurrean, ingurumenaren gaineko kontzientzian, hondakinen kudeaketan eta birziklatzean aitzindari diren Europako herrialdeek balorizazio energetikoko instalazioen alde  egiten dute argi eta garbi: Alemaniak 99 ditu, Suediak 33, Danimarkak 26, Suitzak 30 eta Frantziak 126. 2014an Europa osoan balorizazio energetikoko 483 instalazio zeuden eta kopuru hori handituz doa.

Zubietan Gipuzkoako ingurumen-gune berria abian jarriz zabortegiak behin betiko itxiko dira  eta ez da kanpoko zabortegirik erabiltzeko beharrik izango. Hortaz, horrek eragindako gastu handia eta ingurumenerako arriskua desagertu egingo dira.

Balorizazio Energetikoa (errausketa, energia sortzeko) da Gipuzkoak duen problematikarako irtenbiderik  onena.

Gaur egungo teknologiari eta ingurumeneko kontrol zorrotzei esker, inguruko bizilagunentzako arriskurik gabeko sistema seguruak erabil daitezke. Horren adibide dira Europako balorizazio energetikoko instalazioak. Hauetako asko hirigunetan kokatuak daude, Parisen, Vienan, Kopenhagen edo Londresen adibidez.

Era berean, energia eta aberastasuna sortzen dute, erregai fosilez –Gipuzkoa hauen mende dago erabat– aparte beste aukera batzuk eskainiz. Gainera enplegua sortzen dute.

Espainiako gainerako lurraldeekin alderatuz, Gipuzkoak dauka birziklapen-indizerik handiena. Gipuzkoako Ingurumen Gune berria herritarren artean garatzen eta indartzen jarraitu behar  diren birziklapen-politikak osatzeko soluzioa da.