2016 EKAINA 14 NOTICIA
JAIME ORFILA, Balearretako Mediku Eskolako Presidenteordea: "Erraustegi baten isurketaren inguruko datu zehatzak edukitzea lasaitasun iturririk handiena da"
Jaime Orfila, medikua eta Mallorcako Hiri-hondakin Solidoen Kudeaketaren Segimendurako Batzordeko kidea, aukeratua izan zen 1996ean eztabaida foroak koordinatzeko Balear Uharteetan lehendabiziko erraustegia eraiki zenean. Gaur bi erraustegi daude martxan Balearretan eta Orfilak osasunari buruzko eztabaida gaindituta dagoela ziurtatzen du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Hondakinen gardentasunari begira” konferentzia zikloaren partaide izan da Orfila. Gardentasun informatibo, erraustegi modernoen zorroztasun eta ziurgabetasunari erantzun emateko betebeharrari buruz mintzatzen da Orfila.
Erraustegiaren kontra dauden talde eta kolektiboen eztabaida zentzuduna izan behar duela deritzo, adierazpen alarmistak kontuan hartu gabe