2016 EKAINA 25
Josep Lluis Domingo katedradunak erraustegia hondakinen tratamendurako sistema eraginkorra dela ziurtatzen du
Josep Lluis Domingo, katedraduna eta toxikologia eta Ingurumen Osasunean aditua, Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan da. Bertan, erraustegi batetik gertu egoteak gaixotzeko arriskua handitzen duenaren ideia desmuntatu du.
Adituak errausketa hondakinen kudeaketarako oso sistema eraginkorra dela baieztatu du; beti ere, kontrol, segimendu eta informazio egokia jarraitzen baldin bada. Aldi berean, ingurunearen kontrola eraman behar dela dio, ez soilik erraustegiarena.