COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

2018 ABENDUA 11

Kontsortzioak hirugarren urtez egonkor mantentzen du hondakinen tratamendurako tarifa

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 40,3 milioi euroko aurrekontua onartu du 2019. urterako eta hobari berria ezarri du, %15 eta %35 artekoa, bio-hondakinaren bilketa sustatzeko.

José Ignacio Asensio: “Kontsortzioaren eta GHKren egungo kudeaketari eta kontrolari esker, aurrekontu orekatua eta kontu onbideratuak mantentzen dira, aurreko legealdian ez bezala”.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 2019ko aurrekontua onartu du eta hirugarren urtez mankomunitateek hiri-hondakin solidoen kudeaketarengatik ordaindu beharreko zerbitzuaren tarifa mantentzea erabaki du. Datorren urterako onartu duen aurrekontua 40,31 milioi eurokoa da. Kontsortzioaren 2018ko aurrekontuetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen ekarpena jasota dago berriro ere, guztira 6 milioi eurokoa izango dena. José Ignacio Asensio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteak adierazi du Kontsortzioaren eta GHKren egungo kudeaketari eta kontrolari esker, “aurrekontu orekatua eta kontu onbideratuak mantentzen ari direla, aurreko legealdian ez bezala”.

Gipuzkoako errefusa frakzioaren tratamenduari dagokionez, 2019an aurreikusten da Mutiloako zabortegian 93.000 tona tratatuko direla, eta 25.000 tona Bizkaian. Tratatu beharreko beste kopurua, Gipuzkoako Ingurumen Gunearen Tratamendu Mekaniko Biologikorako plantan eta Balorizazio Energetikorako plantan egingo da, bi azpiegiturak martxan daudenean. Tratamendu Mekaniko Biologikorako planta hurrengo urteko udaberrian abiaraztea aurreikusten da, Balorizazio Energetikorako plantaren lanak berriz, udaran amaituko dira eta martxan egongo da, probak egin ostean, udazkenaren hasieran.

2018an egon den tarifari eutsi egingo zaio, 2019an igoerarik egin gabe, alegia. Horrela, tarifak ez du igoerarik izango, hirugarren urtez segidan. Tarifen prezioak izango dira 173 eurokoa errefus tona bakoitzeko eta 129koa bio-hondakin tona bakoitzeko. Honi dagokionez, Asensiok esan du: "GHK eta Kontsortzioan gaur egun dagoen kudeaketari eta kontrolari esker, tarifak egonkortzea eta lehen izan ziren igoerak amaitzea lortu da, kudeaketa ekonomikoan segurtasun handiagoa eskainiz, zaborren tasan eragina izan dezaketen kargak handitu gabe”.

Onartu da, baita ere, bio-hondakinaren zatikian tarifa hobari mailakatu bat ezartzea, %15etik %35era bitartekoa, mankomunitate bakoitzean bio-hondakinaren zatikiak hondakin guztiaren aldean (bio-hondakina eta errefusa) hartzen duen pisu erlatiboaren arabera. Hobari honen helburua da bio-hondakinen gaikako bilketari bultzada berria ematea Gipuzkoako herri guztietan.

Hobarien taula

Hobaria

Bioa guztira %0 – 10

%15

Bioa guztira %10 – 20

%20

Bioa guztira %20 – 30

%25

Bioa guztira %30 – 50

%30

Bioa guztira %50etik gora

%35