COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2020 APIRILA 28

Kontsortzioak onartu du osasun larrialdian Zubietako Ingurumen Guneak ematen dituen zerbitzuak ordaintzea

COVID-19ak eragindako osasun larrialdiari aurre egiteko Alarma Egoeraren adierazpenak, hondakinak Gipuzkoako Ingurumen Gunearen 1. fasean tratatzeko beharra eragin du, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak eta osasun agintaritzak ezarritako zuzentarauetara egokitzeko.

Nahiz eta oraindik proba fasea indarrean egon, egoera honek, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak enpresa emakidadunak osasun larrialdiaren epean ematen dituen zerbitzuak ordaintzeko erabakia zehaztu du, zerbitzuaren estaldura bermatzeko.

José Ignacio Asensio: “Erabaki honi esker, hondakinen tratamenduaren zerbitzuaren estaldura eta emakidadunak langileei eta hornitzaileei normaltasun osoz ordainketak egingo dizkiela bermatzen dugu”.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak gaur egindako bileran, Zubietako Ingurumen Gunearen kontratuaren aldaketa gauzatzea onartu du Batzarraren botoen % 65arekin. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiari aurre egiteko Alarma Egoeraren adierazpenak, Ekondakin sozietate emakidadunak GIG-1 martxan jartzeko amaierako egokitzapeneko proba eta jarduera zehatz batzuk ezin bukatu izana eragin du, denbora epe honen egoera berezia dela eta.

Salbuespen egoera honetan, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Gipuzkoako Ingurumen Gunearen 1. fasea abiaraztea probetan jarraitzea eskatzen du, Gipuzkoako hiri-hondakinen tratamendua bermatzeko, osasun agintaritzak eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioak ezarritako irizpideak betez. Helburu honekin, ezohiko proba epea ezartzea adostu da tratamenduaren zerbitzuaren estaldura bermatzeko, ingurumen, segurtasun eta parametro teknikoak kontrolatuz. GlG-1a ezohiko proba epealdian jartzeak kontratu aldaketa bat izapidetzea eskatzen du, alde guztien betebeharrak eta ezohiko proba epealdi honetan emakidadunari egin beharreko ordainketa erregimena erregulatzeko. Horretarako, hiru txostenetan oinarritu da; txosten teknikoan, txosten juridikoan eta ikustatze txostenean.

Kontratua aldatzeko proposamen honek ez ditu lizitazio eta esleipenaren oinarrizko baldintzak aldatzen, eta Alarma Egoerari irtenbidea emateko ezinbestekoak diren aldaketak egiten ditu bakarrik. Gipuzkoako Ingurumen Gunearen 1. fasearen ezohiko proba epealdiak irauten duen bitartean, Tratamendu Mekaniko Biologikoko plantaren hileroko erabilgarritasun ordainketa 637.115 eurokoa izango da (gehi BEZa), eta Balorzizazio Energetikoko plantarena 1.273.847,89 eurokoa (gehi BEZa). Balorizazio Energetikoko plantak ezohiko proba epealdi honek irauten duen bitartean hondakinen % 100 tratatu ezin duenez, ordainketa onartutako tonaren ehunekoari egokituko zaio, tratatu beharreko tona errealen guztizkoaren arabera.

Horretaz gain, Tratamendu Mekaniko Biologikoko plantan onartutako eta tratatutako tona bolumenaren araberako ordainketa egingo da, 4,04€/t (gehi BEZa) tarifarekin eta Balorizazio Energetikoko plantan 12,33€/t (gehi BEZa) tarifarekin. Hilabetea baino txikiagoa diren epealdietarako, erabilgarritasun ordainketak egunen arabera periodifikatuko dira.

José Ignacio Asensio, Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, “erabaki honi esker, hondakinen tratamenduaren zerbitzuaren estaldura eta emakidadunak langileei eta hornitzaileei normaltasun osoz ordainketak egingo dizkiela bermatzen dugu”.

Ezohiko proba epealdiaren bitartean kontrol eta segurtasun baldintza horiek beteko ez balira, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak probak etetea agindu ahalko du, betetzen direla bermatzen duten neurri egokiak hartu arte. Dagozkion ordainketak ere eten lirateke.