2024 ABUZTUA 05
Sute-hasiera bat itzali da GIG-1eko birrintze-hobian
Gaur arratsaldean, 16:50ean, lurraldeko mankomunitate batetik zetorren material sukoiaren deskarga batek sute-hasiera eragin du Gipuzkoako Ingurumen Guneko (GIG-1) lehen faseko birrintze-hobian.
Instalazioko bitartekoek berehala kontrolatu eta itzali dute gertakaria, eta ez da kalterik izan. Suhiltzaileak iritsi dira ondoren, eta egiaztatu dute behar bezala itzalita dagoela (ezarritko protokoloei jarraituz).
GHK-k gogorarazi nahi die mankomunitate guztiei oso garrantzitsua dela instalazioan material sukoiak sartzeko debekua betetzea, batez ere udako hilabeteetan. Elkarlana eta arau horiek betetzea funtsezkoak dira instalazioen eta langileen segurtasuna bermatzeko.